Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: UPyD

Gizarte Segurantza europarra sortzea proposatu du Maneirok

UPyDko legebiltzarkidearen esanetan, Ongizate Estatuak bi mehatxu ditu: "murrizketak" eta "nazionalistek dena zatitu nahi izatea".

Gorka Maneiro, UPyDk Donostian egindako ekitaldian. EiTB
Gorka Maneiro, UPyDk Donostian egindako ekitaldian. EiTB
Gorka Maneiro, UPyDk Donostian egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak Gizarte Segurantza europarra sortzea proposatu du, Ongizate Estatua babesteko berme gisa. Izan ere, "murrizketen sustatzaileek eta dena zatitu nahi dutenek [nazionalistak] mehatxatuta" dagoela adierazi du.

UPyDk ekitaldia egin du Donostia Ospitalearen aurrean, eta, bertan, Manu Aguirre alderdiaren Europako hauteskundeetarako hautagaia ere izan da.

Hitzaldian, Maneirok kalitateko osasun sistema publikoa aldarrikatu du, "Mariano Rajoyren eta Iñigo Urkulluren gobernuen murrizketen aurrean". Gainera, langile publikoen egoera "gero eta prekarioagoa" dela salatu du.

EAEko UPyDko buruak pentsio sistema publiko "duina" eta Toledoko Ituna defendatzea ere eskatu du.

Horren ustez, Ongizate Estatuaren "bi mehatxu nagusiak" Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatukoa "murrizketak" eta "nazionalistek dena zatitu nahi izatea" dira.

Horren ildotik, Gizarte Segurantza europarra sortzea proposatu du, eta errefusatu egin du EAJk eskatutako sistema propioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea