Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: PP

Alfonso Alonso: 'Krisiak PSOErekin heltzen dira, eta PPrekin joan'

Cañete hautagai "onena" dela defendatu du Mariano Rajoyk, Europa "sakon" ezagutzen duelako.

Alfonso Alonso, PPk Gasteizen egindako ekitaldian. EiTB
Alfonso Alonso, PPk Gasteizen egindako ekitaldian. EiTB
Alfonso Alonso, PPk Gasteizen egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak goratu egin du alderdiak "gauzak aldatzeko" egindako lana, eta PSOEk "herrialdea porrotaren atarian" utzi ziela gogorarazi du. "Sozialistak beldur dira, PPk lortu egin baitu Espainia krisitik ateratzea", gaineratu du.

PPk ekitaldia egin du Gasteizen, Europako hauteskundeetarako kanpainaren baitan, eta, bertan, Carlos Iturgaiz eta Zoe Nubla hautagaiak eta Nerea Llanos EAEko PPko idazkari nagusia ere izan dira.

Alonsoren esanetan, PPk "suspertu" egin zuen herrialdea Aznarren Gobernuaren garaian, eta "orain berriz ere" egin du. "Krisiak PSOErekin heltzen dira, PPrekin joan", laburbildu nahi izan du.

Carlos Iturgaiz hautagaiak Zapateroren politikek "herrialdea hondoratu" zutela "ahaztea" egotzi die sozialistei. "Herrialde honetako ekonomia PPri eta Mariano Rajoyri esker hazten ari da", azpimarratu du.

Bestalde, Cuencan (Gaztela-Mantxa) egindako ekitaldi batean, Miguel Arias Cañete hautagai "onena" dela defendatu du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak, Europa "sakon" ezagutzen duelako.

"Hauteskunde hauetara aurkeztu den hautagai onena dugu: Miguel Arias. Onena", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea