Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: PSE

Gardiazabalek 'troika sozial bat' eratzea proposatu du

Hautagai sozialistaren ustez, Europako Batzordeak, Europako Parlamentuak eta eragile sozialek osatu beharko lukete troika.

Eider Gardiazabal, PSEk egindako ekitaldi batean. EiTB
Eider Gardiazabal, PSEk Gasteizen egindako ekitaldi batean. EiTB
Eider Gardiazabal, PSEk egindako ekitaldi batean. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eider Gardiazabal PSOEren Europako hauteskundeetarako hautagaiak "sufrimenduaren troika", "inork hautatu ez dituen beltzez jantzitako gizonena", kentzea eta troika "soziala" sortzea proposatu du.

PSEk hauteskunde ekitaldia egin du Gasteizen, eta bertan Ekain Rico hautagaia ere izan da.

Gardiazabalen esanetan, Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) baino gehiago, Batzordeak, Europako Parlamentuak eta eragile sozialek osatu beharko lukete troika.

Troika "sozial" horren helburua, hautagai sozialistak azaldu duenez, "egungo troikak eragindako suntsipenak zuzentzea" izango zen.

Gardiazabalek "garapen sozialerako itun europarra" adostea ere proposatu du, eta horretan gazteen artean enplegua sortzeko, 55 urtetik gorako langabeak prestatzeko eta pobreziaren aurkako plan integral bat adosteko.

PSE-EEren hautagaiak industria politika sustatzearen alde egin du, eta horretarako Euskadik bere esperientziak adibide gisa jarri behar dituela iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista