Albisteak -
hauteskunde kanpaina: UPyD
UPyD: 'Abstenitzea politikari lapurrak indultatzea da'
Manu Aguirre hautagaiaren esanetan, "ustelkeria ekonomiaren susperraldiaren etsai nagusia da".
Erredakzioa
UPyD Hondarribian (Gipuzkoa) izan da astelehen honetan, bakailao produktuak ekoizten dituen Sofresal enpresan, eta, bertan, Europako hauteskundeetan bozkatzera joateko deia egin du Manu Aguirre hautagaiak.
"Hauteskunde hauetan abstenitzea herrialdea porrotera eta milioika pertsona langabeziara eta pobreziara eraman dituzten PPren eta PSOEren politikari ustelak eta lapurrak indultatzea da", ohartarazi du.
Aguirreren esanetan, hauteskundeak ez dira "ezkerraren eta eskuinaren artekoak", baizik eta "garbitasunaren eta zikinkeriaren artekoak".
"Azken urteetan Espainian gertatu dena lotsagabekeria da, ezin da onartu ustelkeria maila hau, ustelkeria ekonomiaren susperraldiaren etsai nagusia baita", azpimarratu du.