Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Eskubideak zaintzen ez dituzten estatuak estutzea eskatu du Martinezek

Ezker Anitza-Iratzarri koalizioak atzerri politikarako proposamenak aurkeztu ditu, Gasteizen.

Ezker Anitza-Iratzarriren ekitaldia, Gasteizen. EiTB
Ezker Anitza-Iratzarriren ekitaldia, Gasteizen. EiTB
Ezker Anitza-Iratzarriren ekitaldia, Gasteizen. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maite Mola Europako Ezkerraren Alderdiko presidenteordeak ohartarazi duenez, paradisu fiskalen % 20 Europar Batasunean daude, eta, beraz, "EBk ezin ditu harreman normalak izan horiekin".

Mola Ezker Anitza-Iratzarri koalizioko hautagaiekin izan da astelehen honetan, Gasteizen, Europako hauteskundeetarako kanpainaren baitan, Europarako atzerri politikari buruzko proposamenak aurkezten.

Europako Ezkerraren Alderdiko presidenteordeak kapitalaren ihesaren aurkako borroka atzerri politikaren zutabeetako bat izatea eskatu du, eta munduan gutxienez dauden 60 paradisu fiskaletako 12 Europar Batasunean daudela salatu du.

"Gibraltar eta Andorra dira horren bi adibide", azaldu du, eta EBk "bilioi bat euroko ihes fiskala" egotea ahalbidetzen duten herrialdeekin "harreman normalak" izatea gaitzetsi du.

Bestalde, Leire Martinez Hierro Ezker Anitza-Iratzarriko hautagaiak oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituzten estatuei "presio egitea" eskatu du, eta merkataritza itunak giza eskubideen errespetuaren arabera baldintzatuta egon behar direla adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
IUren azken ordukoa