Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: EAJ

EAJren 'lehentasuna' enplegua sortzea dela esan du Urkulluk

Helburu hori lortzeko "Europan egotea" garrantzitsua dela azpimarratu du lehendakariak.

Iñigo Urkullu, EAJk Laudion egindako ekitaldian. EiTB
Iñigo Urkullu, EAJk Laudion egindako ekitaldian. EiTB
Iñigo Urkullu, EAJk Laudion egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, EAJren "lehentasuna" ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea da. Gainera, helburu horiek lortzeko "Europan egotea" garrantzitsua dela azpimarratu du.

EAJk ekitaldia egin du Laudion (Araba), Europako hauteskundeetako kanpainaren baitan, eta, bertan, Izaskun Bilbao hautagaia eta Andoni Ortuzar EAJko presidentea ere izan dira.

Lehendakariak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak duela 30 urte abiatu zuen industrializazio plana, eta "eraginkorra eta positiboa" izan zela txalotu du. "Hiru hamarkada pasatu dira, aurrera egin dugu, etorkizuna globala da eta gaur industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta nazioartekotasunaren alde egiten dugu".

Bestalde, Andoni Ortuzarren esanetan, EAJ lanpostuak eratzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzeko lanean ari da, "beste batzuk susperraldia oztopatzen ari badira ere".

Ortuzarrek "pankartekin, megafonoekin, pintadekin eta protestekin" tematzea egotzi dio EH Bilduri: "Oso ondo dago kexatzea, zilegia da, baina koherenteak izan behar gara".

Izaskun Bilbaok bozkatzera joateko eta EAJren alde egiteko deia egin du, alderdi jeltzalea "boto erabilgarria" baita.

Horren hitzetan, EAJk 1.000dik gora ekimen aurkeztu ditu bost urtean Europako Parlamentuan. Gainera, jeltzaleak dauden taldean 84 diputatu direla gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Araba