Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Hauteskunde kanpaina: EAJ
Erredakzioa
Aitzitik, EAJren eredua "eraikitzailea" dela goratu du alderdi jeltzaleko presidenteak.
Andoni Ortuzar, EAJk Barakaldon egindako ekitaldian. EiTB
Informazio gehiago (1)
Andoni Ortuzar EAJko presidentearen esanetan, Europako hauteskundeetan bi ereduren artean hautatu beharra dago: alderdi jeltzalearen eredu "eraikitzailea" edo PSOE-PPren eredu "suntsitzailea".
EAJk hauteskunde ekitaldia egin du Barakaldon, Bizkaiko Ezkerraldean, eta, bertan, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Izaskun Bilbao hautagaia ere izan dira.
EAJko presidentearen esanetan, PSOEk eta PPk "hutsik" utzi zuten Ezkerraldea. "Batzuek oroimen ahula dute, eta gauzak gogoraraztea komeni da: Feliperen PSOEk eta Aznarren PPk Labe Garaiak suntsitu zituzten, Babcock itxi zuten, eta ia hondoratu zuten La Naval".
Horren aurrean, EAJk "A-8 autobidea, Errontegiko zubia eta Metroa eraiki ditu, eremu ekonomiko berriak sustatu ditu, ACB enpresa suspertu zuen, Bilboko Portua handitu du eta Barakaldora BEC ekarri du".
Urkullu lehendakariaren hitzetan, Euskadiren susperraldi ekonomikoa eta enplegua "Europako gainerako lurraldeekin lotuta dago".
Izaskun Bilbaok EAJ "alternatiba" dela esan du, "porrot egin duen PPren eta PSOEren ereduaren aurrean".
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa