Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Hauteskunde kanpaina
Erredakzioa
Konstituzioaren Laugarren Xedapen Iragankorra ezabatzeko konpromisoa hartu du Voxeko zerrendaburuak.
Informazio gehiago (1)
Alejo Vidal-Quadras Voxen Europako hauteskundeetarako zerrendaburuak bere alderdiaren aldeko botoa "erabilgarriena eta egokiena" dela esan die UPNko militanteei, alderdi hori ez baita bozetara aurkeztu.
Vidal-Quadras Iruñean izan da, Eduardo G. de Cabiedes eta Ana Velasco Vidal-Abarca Voxeko kideekin batera.
Vidal-Quadrasek Konstituzioaren Laugarren Xedapen Iragankorra ezabatzeko konpromisoa hartu du, eta hori Nafarroaren aurkako "ezpata bat" dela salatu du. Halaber, "euskal nazionalismoak" Foru Erkidegoa bereganatzeko duen asmoaren aurka agertuko dela aurreratu du.
Voxeko buruak zergak igo izana eta Josu Uribetxebarria ETAko presoa aske utzi izana egotzi dio Mariano Rajoyren Gobernuari.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa