Albisteak -

Hauteskunde Kanpaina: UPyD

UPyD: 'Nazionalismoak oztopo dira berdintasunarentzat'

Gorka Maneiroren esanetan, nazionalistek "interes propioa" lehenesten dute, "interes orokorra baino gehiago".

Gorka Maneiro, UPyDren hauteskunde kanpaina batean. EiTB
Gorka Maneiro, UPyDren hauteskunde kanpaina batean. EiTB
Gorka Maneiro, UPyDren hauteskunde kanpaina batean. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearen esanetan, nazionalizmoak "oztopo" dira Europa "batuagoa egoteko eta berdintasun handiagoa izateko", "interes propioa" lehenesten dutelako, "interes orokorra baino gehiago".

Maneirok prentsaurrekoa eskaini du Bilbon, Europako hauteskundeetako kanpainaren baitan, Alvaro Antzuelo diputatuarekin batera.

Euskadiko UPyDko buruak Europaren etorkizuneko "erronkak" azaldu ditu, eta, lehena "gardentasun handiagoa izatea" eta "demokrazia hobea" izatea aipatu ditu, "herritarren konfiantza berreskuratzeko eta proiektu aparta honetan parte har dezaten".

Maneiroren ustez, bigarren erronka nazionalismoak "gainditzea" da, ez bakarrik Espainian, baizik eta Europan ere.

Beste erronka bat krisitik irtetea dela esan du, eta, horregatik, politika ekonomikoak aldatzea eskatu du, "enplegu egonkorra eta kalitatekoa" sortzeko, batik bat gazteen artean.

Horren ildotik, UPyDk "beharrezkoak ez diren gastuak" murriztea defendatzen duela esan du Alvaro Antzuelo diputatuak. Horretarako, aldundiak kentzea eta udalen eta erakunde publikoen kopurua murriztea proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea