Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak 2019

19:43

Albisteak

Kanpainaren amaiera

'Espainia suntsitu' nahi dutenei aurre egitea eskatu du Iturgaizek

Erredakzioa

PPko hautagaiak "euskal herritarrak Europatik atera nahi gaituzten nazionalismoak" errefusatu ditu.

  • PPren hauteskunde kanpainaren amaiera, Bilbon. EFE

    PPren hauteskunde kanpainaren amaiera, Bilbon. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Carlos Iturgaiz PPren Europako hauteskundeetarako hautagaiak bere alderdiaren alde bozkatzeko deia egin du, "gure nazioa, Espainia, suntsitu nahi duten eta euskal herritarrak Europatik atera nahi gaituzten nazionalismoak geldiarazteko".

EAEko PPk Bilboko Itsas Museoan egin du hauteskunde kanpainako amaiera ekitaldia, eta, bertan, besteak beste, Arantza Quiroga presidentea, Nerea Llanos idazkari nagusia, Zoe Nubla hautagaia eta Alfonso Alonso, Borja Semper eta Anton Damborenea Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko arduradunak ere izan dira.

"Hauteskunde kanpainako erreferenteak izan gara", aldarrikatu du, eta sozialistek egindako kanpainaren aurka egin du: "hauteskunde primarioak nork irabaziko dituen eta Madinak edo Patxi Lopezek, ekitaldi gehien zeinek emango dituen pentsatzen izan dira". Halaber, nazionalistek "eguneroko otoitzetan" PP aipatu dutela gaineratu du, "PPk [kanpaina] oso ondo egin duen erakusle".

Bestalde, Arantza Quirogak autodeterminazio eskubidea errefusatu du, eta "gure etorkizuna" hori baino, "batasuna eta Europa" direla nabarmendu du.

Agintari popularrak aitortu egin du "haserre" egoteko "arrazoiaK" daudela: "kalean gaudelako eta herritarrekin hitz egiten dugulako dakigu".

Bestalde, Madrilen egindako mitin batean, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Miguel Arias Cañete PPko zerrendaburuak popularren alde bozkatzea eskatu dute, "politika sozialistetara ez itzultzeko".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena