Europakoak 2024 -

Ekitaldi politikoa

EAJ:'Euskal herritarren benetako nortasuna ezagutuko du orain Europak'

Orain arte terrorismoak euskal errealitatea ikustea eragozten zion Europari, Izaskun Bilbaoren arabera. Bestalde, Jean Tellechea izango da EAJren zerrenda burua Iparraldean.

Izaskun Bilbao EAJren Europako hauteskundeetarako hautagaia. Argazkia: EFE
Izaskun Bilbao EAJren Europako hauteskundeetarako hautagaia. Argazkia: EFE
Izaskun Bilbao EAJren Europako hauteskundeetarako hautagaia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain arte terrorismoak euskal herritarren benetako nortasuna ezagutzea eragozten zion Europari, Izaskun Bilbao Europako hauteskundeetarako EAJren hautagaiaren arabera. Behin indarkeriaren aroa amaituta, Europar Batasunak euskal herritarren benetako nortasuna ezagutu ahal izango duela gaineratu du.

Azaldu duenez, 30 urtetan Euskal Autonomia Erkidegoak 10 aldiz handitu du bere barne produktu gordina.

EAJko batzar nazionala elkartu da larunbat honetan Bilbon, eta bertan Izaskun Bilbao aukeratu dute maiatzaren 25eko Europako hauteskundeetarako EAJren hautagai. Halaber, Jean Tellechea izango da EAJren zerrenda burua Iparraldean.

EAJ Convegencia i Unio (CIU), Coalicion Canaria eta Compromiso por Galicia alderdiak elkarrekin aurkeztuko dira Europako hauteskundeetara, eta EAJko batzar nazionalak erabaki hori babestu du.

Izaskun Bilbao hautagaiaren alboan izan dira Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Ortuzarrek nabarmendu duenez, EAJ da Frantzian ere bere zerrenda propioa izango duen euskal alderdi bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea