Europako hauteskundeak 2019: maiatzaren 26ko hauteskundeei buruko albisteak | EITB Europako Parlamenturako hauteskundeak

Europakoak

10:49

Europakoak

Maiatzaren 25ean

PSOEk Europako Hauteskundeetarako hautagai-zerrenda onartu du

Erredakzioa

Helburua PPren hegemoniarekin amaitzea da, Elena Valencianoren esanetan. Ramon Jauregui bigarren postuan izango da, eta zerrendan emakumezko eta gizonezko kopuru bera dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

PSOEren Batzorde Federalak Europako Hauteskundeetara (maiatzaren 25) aurkeztuko duten hautagaien zerrenda onartu du larunbat honetan, Elena Valenciano alderdiaren idazkariordea buru dela. Horrez gain, "benetako" ezkerraren izenean, "benetako" irtenbideak "dituena eta dakizkienaa", alderdiak PPren hegemoniarekin amaitu nahi du.

Valenciano buru duen zerrendak % 98ko babesa jaso zuen. "Espainian dagoen eskuinaren hegemoniarekin amaitzeko inflexio puntua izango da maiatzaren 25a", esan du hautagaiak.

IUri ere kritika egin dio: "Norabidea aldatzeko garaia iritsi da. Ezkerrak agintea hartzeko unea da. Eta hori egin dezakeen, bidea egiten dakien, ezkerrari buruz ari naiz, benetako irtenbideak dituenaz".

Hitzaldian, Valenciano Europako Parlamentuan sustatuko dituen lehen hiru proposamenak azaldu ditu. Alde batetik, Europar Batasuneko herrialde guztietan emakumeek eta gizonek soldata bera izango dutela bermatuko duen zuzendaritza bat.

Beste biak EBko herrialde guztietan soldata minimoa zehazteko eta ustelkeriarekin amaitzeko ekimenak izango dira.

Izenak

Ramon Jauregui bigarren postuan izango da, eta zerrendan emakumezko (postu bakoitietan) eta gizonezko (bikoitietan) kopuru bera dago; Zapateroren garaiko bi ministro daude (Juan Fernando0 Lopez Aguilar eta Jose Blanco).

Lopez Aguilar izan zen aurreko hauteskunde europarretako zerrendaburu, baina orain laugarren postuan izango da, PSOEk Valenciano-Jauregui bikotearen alde egin baitu, eta hirugarren postuan emakume bat jarri behar zuelako; Soledad Cabezon Sevillako diputatua izan da aukeratu dutena hirugarren izena izateko.

Cabezon kontuan hartuta, bost dira zerrendako lehenengo 25 postuetan agertzen diren Kongresuko diputatuak. Zerrenda % 60 berritu dute, 2009koarekin alderatuta, eta 44 urte da aurkeztutakoen batez besteko adina.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena