Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

22:36

Hauteskunde Orokorrak A10

EH Bildu

Arraiz: 'Gaur, erori gara; gau kaskarra da EH Bildurentzat'

Agentziak | Erredakzioa

"Ez dugu interpretatu askok ikusten zutela aukera aldaketa politikoa ezartzeko Estatuan", esan du hauteskundeetako emaitzen lehen balorazioan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EH Bilduko Hasier Arraizek onartu egin du abenduaren 20ko hauteskunde orokorretako emaitzek "gau tristea" ekarri diotela koalizioari: "Gaur, erori gara; bihar, altxatu behar gara. Eta horregatik, zuek guztiok behar zaituztegu, proiektu politiko hau altxatzeko eta bidea egiten jarraitzeko", esan die jarraitzaileei.

Arraizek adierazi duenez, EAEn "Estatuko logika" nagusitu da. EH Bilduko agintariaren iritziz, koalizioak ez du jakin interpretatzen "askok ikusten zutela aukera aldaketa politikoa ezartzeko Estatuan".

Bere agerraldia zuzenean jarraitu duten EH Bilduko jarraitzaileei euren babesa eskertuta, Hasier Arraizek gogorarazi du bere alderdia "bide bat" ari dela egiten: "Mesedez, eskatzen dizuet konfiantza", esan du. "Benetan ziur gaude: Euskal Herriak EH Bildu indartsua behar du", nabarmendu du.

''Ez da lehen aldia erortzen garena; bihar altxatzea dagokigu'', esan du. ''Zuek behar zaituztegu altxatzeko, proiektu politiko hau altxatzeko eta gure bidea egiten jarraitzeko'', erantsi du.

Arraizek azpimarratu duenez, ''hilabeteak daramatzagu bide hau egiten'', eta ''denbora eta konfiantza'' behar dute.

Emaitzen berri jakin ostean, Bakartxo Ruiz Nafarroako hautagaiak adierazpenak egin ditu komunikabideen aurrean, eta ''estatuari begira'' bozkatu dela esan du, eta ez dela ''tokiko'' mezua behar bezala barneratu.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena