Itxi

Hauteskunde Orokorrak

Hauteskunde Orokorrak

Hauteskunde Orokorrak

Kanpaina itxiera

Aldaketak 'zentzuz' egitea aldarrikatu du EAEko Ciudadanosek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Espainiaren ahalmenak sustatzea"ren alde egin du Nicolas de Miguelek.

  • EAEko Ciudadanosen azken hauteskunde ekitaldia. Argazkia: @cs_euskadi

    EAEko Ciudadanosen azken hauteskunde ekitaldia. Argazkia: @cs_euskadi

Nicolas de Miguel EAEko Ciudadanoseko bozeramaileak esan du bere alderdia dela Espainiako politikagintza "zentzuz" alda dezakeen bakarra.

"Botoen % 1 gehiago lortuta, 10-15 diputatu gehiago izango genituzke", aldarrikatu du De Miguelek, hauteskunde kanpainari amaiera emateko Bilbon egindako ekitaldian.

Ciudadanoseko buruak "Espainiaren ahalmenak sustatzea"ren alde egin du, eta "herrialde honetako 45 milioi protagonistei duintasuna itzultzea" proposatu du, "batasuna, elkarrizketa eta zentralitatea oinarri hartuta".

Horretarako, bere alderdiaren alde bozkatzeko deia egin du, "bozkatzeko gogo gutxi" daudela ulertzen badu ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena