Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

22:15

Hauteskunde Orokorrak

Kanpaina itxiera

Nagua Alba: 'Aldaketaren aitzindaria izateko ardura du Euskadik'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Oraindik botoa nori eman ez dakitenei zuzendu zaie Nagua Alba, Elkarrekin Ahal Duguri aldaketa gauzatzeko "azken bultzada" emateko eskatuz.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Nagua Alba Kongresurako Elkarrekin Ahal Duguren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du Euskadik “aldaketaren aitzindaria izateko ardura” duela eta, Espainian Gobernu aldaketa gauzatzeko, Kongresuan “euskal eserleku asko” izateko aukera duela.

Elkarrekin Ahal Duguk Santurtzin egin du kanpaina bukaerako ekitaldia. Nagua Albarekin batera, Isabel Salud, Eduardo Maura, Rosa Martinez eta Iñigo Martinez hautagaiak eta Javier Couso Izquierda Unidako eurodiputatua izan dira.

Albak esan du “eserleku guztiak” izango direla “erabakigarriak” Espainian Gobernu berria “jarraipenarena”, “immobilismoarena” edo “aldaketarena” izateko. “Aldaketaren Gobernuak soilik bermatuko du etorkizuna berreskuratzea eta gure beharrizanak eztabaidaren erdian jartzea”, erantsi du.

“Eserleku erabakigarri horiek lortzeko boto guzti guztiak dira garrantzitsuak, eta bereziki Euskadiko botoak”, azpimarratu du.

Joan den abenduaren 20ko hauteskundeak garrantzitsuak izan zirela esan du, baina igande honetako bozak ere garrantzitsuak izango direla esan du. “Euskadik aldaketarako aukera izango duelako eta aldaketa horren aitzindaria izateko ardura duelako”.

“Aldaketaren Kongresuan euskal eserleku asko izateko aukera izango dugu eta horrek aldaketarako Gobernua osatzea ahalbidetuko du”, berretsi du.

Hori dela eta, Oraindik botoa nori eman  ez dakitenei zuzendu zaie Nagua Alba, Elkarrekin Ahal Duguri aldaketa gauzatzeko “azken bultzada” emateko eskatuz. “Ekainaren 26an, botoaren bidez, hurrengo hamarkada izango duzu jokoan”, nabarmendu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena