• EU
  • ES
  • Albisteak
    • Politika
    • Ekonomia
    • Gizartea
    • Mundua
    • Kultura
    • Osasuna eta ongizatea
    • Teknologia
    • Zuzenean
    • Hauteskundeak
  • Kirolak
    • Futbola
    • Saskibaloia
    • Arrauna
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Kirol gehiago
    • Sailkapenak
    • Zuzenean
    • Euskal Selekzioa
  • Telebista
    • Programazioa
    • Saioak
    • Bideoak
    • ETB1
    • ETB2
    • Etb basque
  • Irratia
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EITB Euskal Kantak
    • Programazioa
    • Saioak
    • Audioak
    • EITBPodkast
  • Besteak
    • Kosmos
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Erabiltzaileak
    • Herriak eta hiriak
    • Bideoak
    • Audioak
    • Argazkiak
  • Zuzenean
  • Nahieran
  • EITB TALDEA
  • Hauteskunde Orokorrak
  • Udal eta foru hauteskundeak
  • EAE-ko Hauteskundeak 2020
  • Kataluniako Hauteskundeak 2021
  • AEB-ko HAUTESKUNDEAK
  • Europakoak

Hauteskunde Orokorrak -

Boto-emaileak

Euskal Herriko 2.285.874 hauteslek botoa emateko eskubidea dute

EAEko 1.783.357 hauteslek botoa emateko aukera izango dute. Nafarroan, 502.517 izango dira. 1.100 ertzainek eta Estatuko segurtasun indarretako 2.124 agentek segurtasuna bermatzeko ardura izango dute.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

2:16

Agentziak | Erredakzioa

azken eguneratzea: 2016/06/25 14:34 (UTC+2)
Whatsapp Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteka kopiatuta

Guztira, Euskadiko 1.783.357 hauteslek botoa emateko aukera izango dute igandeko hauteskunde orokorretan, horietako 1.715.072 Estatuan bizi dira eta 68.278 atzerrian.

Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) jakitera eman duenez, boto-emaile gehienak bizkaitarrak dira (948.067). Era berean, 580.709 hautesle gipuzkoarrek botoa emateko eskubidea dute, eta baita Arabako 254.581 boto-emaileek ere.

Nafarroan, 502.517 pertsonek bozkatzeko eskubidea izango dute, horietatik 25.350ek postaz botoa ematea eskatu dute.

477.774 boto-emaile Foru Erkidegoan bizi dira eta 24.743 atzerrian, Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Iruñeko hauteslekua prestakuntzak efe

Iruñeko hautesleku bat. Argazkia: EFE

Estatuan, 36.518.100 hauteslek botoa emateko eskubidea dute, horietako 34.597.844 Espainian bizi dira eta 1.920.256 atzerrian.

Estatuan bizi direnen artean, 197.245ek aurreneko aldiz bozkatzeko aukera izango dute, aurreko hauteskundeetatik 18 urteak bete dituztelako.

Guztira, 1.100 ertzainek segurtasuna bermatzeko ardura izango dute igandeko hauteskundeetan. Udaltzaingoekin eta unitate bereziekin elkarlanean arituko dira.

Artezilari, txakur, helikoptero, lurpeko baliabide eta brigaden laguntza izango dute ertzainek. Edozein istiluri berehala aurre egiteko prest egongo dira.

Hauteslekuak babesteko ardura izango duten ertzainak mahaiko presidentearen aginduetara egongo dira. Besteak beste, hauteslekuetan propaganda politikoa eragotziko dute.

Iruñeko hauteslekua efe

Iruñeko hautesleku bat. Argazkia: EFE

Nafarroan, dispositiboa Estatuko segurtasun indarretako 2.124 agentek osatuko dute: 1.000 guardia zibil, 485 polizia nazional, 400 foruzain eta Iruñeko 239 udaltzain.

329 hauteslekutan 958 mahai izango dira Nafarroan. 3.100 hautestontzi izango dira eta 950 kabina. 68 hautestontzi eta 14 kabina berri jarri behar izan dituzte oraingoan.

Erlazionatutako edukiak

22:30 aldera emango dute hauteskundeetako emaitzen berri

22:30 aldera emango dute hauteskundeetako emaitzen berri

Artxiboko irudia: EFE

Gogoeta-eguna, 'Brexit', etsipen eta ikusminaren artean

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Espainiako hauteskunde orokorrak 2023

Informazio gehiago

  • play icon Webgune berezia: E26ko hauteskundeak
Bisitatuena
  • Albisteak
  • Kirolak
  • Kultura
  • Telebista
  • Irratia
    • Telebista:
    • Programazioa
    • Telebista Programak
    • Bideoak
    • Irratia:
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EiTB Euskal kantak
    • Programazioa
    • Irrati programak
    • Audios
    • Azken Albisteak:
    • Polilika albisteak
    • Ekonomia albisteak
    • Gizartea albisteak
    • Mundua albisteak
    • Bitxikeriak
    • Jendea
    • Teknologia
    • Kirolak:
    • Futbola
    • Emakumeen kirola
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Saskibaloia
    • Surfa
    • Arrauna
    • Motorra
    • Kirol gehiago
    • Kirola zuzenean
    • Kultura:
    • Musika
    • Zinema
    • Literatura
    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Gastronomia
    • Euskara
    • Zinemaldia
    • Multimedia:
    • Bideoak
    • Argazkiak
    • Audioak
    • Gaztea
    • 3 Kluba
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Zozketak doan
    • Loteria
    • Hauteskundeak
    • Parte hartu
    • Gai interesgarriak
    • Herriak eta hiriak
    • Nola ikusi eta entzun EiTB
    • Podcast
    • Prentsa Aretoa
Facebook Instagram Twitter Linkedin Telegram Youtube Rss Newsletterra
© 2023 EITB.
Pribatutasun Ataria Lege Oharra Cookien erabilera Cookien konfigurazioa Gardentasuna Kontaktua Web mapa
Entidad adherida a Confianza Online