Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

10:53

Hauteskunde Orokorrak

Iragarpen okerrak

Inkesten hanka-sartzea hauteskundeetako emaitzak ikusita

eitb.eus

Hala ere, duela hamar egun EiTB Focus makroinkestaren hirugarren emanaldiak ia erabat asmatu zuen Euskadin gertatu beharrekoa.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Unidos Podemosek PSOE gainditu behar zuela zioten inkestek, baina ez da gertatu. Iragarpenen kaskarrekoa bistakoa da hauteskunde orokorretako emaitzak ikusita. Sozialistak bigarren sailkatu dira 90 eserleku lortuta, eta PPk 135 ordezkari erdietsi ditu.

Hala ere, duela hamar egun EiTB Focus makroinkestaren hirugarren emanaldiak ia erabat asmatu zuen Euskadin gertatu beharrekoa. Sozialistei diputatu bat gutxiago eta Elkarrekin Ahal Duguri bat gehiago eman zizkion EiTBren azterketak; hori izan da akats bakarra.

PPren garaipen argia

PPk lehen tokian jarraitzen du, baina inkesta guztiek (CISen barometroa barne) aurreikusitakoa baino abantaila handiagoarekin. Alderdi Popularrak 12 diputatu gehiago eskuratu ditu.

NC Reportek La Razon egunkariarentzat egindako inkesta izan da PPren emaitzara gehien hurbildu dena. 125-130 ordezkari ematen zizkion. CISek 118 eta 121 diputatu artean kokatu zuen PP.

Unidos Podemos labur geratu da

Soziologoen arabera, Unidos Podemosek PSOE gainditu behar zuen, baina koalizioak 71 diputatu baino ez ditu lortu, IUren eta Podemosen arteko batuketak emango lukeena, hain zuzen ere.

Gad/ABC-ren inkestak 77 diputatu eman zizkion. CISek 88-92 eserleku aurreikusi zituen.

PSOEk eutsi dio

PSOEren kasuan, inkesta guztiek beherakada handia iragarri zuten. Hala, Sigma Dosek El Mundo egunkariarentzat egindako azterketak 77 eserleku eman zizkion, eta CISek, 78-80 diputatu.

Sozialistek lortutako emaitzetara gehien hurbildu zen inkesta Cel-Tel/Eldiario-k egindakoa izan da. Iragarpenak 83-86 diputatu eman zizkion.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena