Hauteskunde Orokorrak -

A28

Sanchezek Atresmediako eztabaidan ere parte hartuko du, hilaren 23an

Espainiako presidente eta PSOEren hautagaiak atzo iragarri zuen RTVEkoan parte hartuko zuela, baina Atresmediakoan ez. Azkenean, atzera egin du eta bietan parte hartuko du.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea. Argazia: Efe
Pedro Sanchez Espainiako presidentea. Argazia: Efe
Pedro Sanchezek atzera egin du eta bi eztabaidetan hartuko du parte

1:18

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchezek onartu egin du, RTVEn hilaren 22an egingo denean gain, apirilaren 23an Atresmedian egingo den eztabaidan parte hartzea, nahiz eta PSOEren zuzendaritzarentzat "akatsa" izan eztabaidak bi egun jarraitan egitea. PSOEk, PPk, Unidas Podemosek eta Ciudadanosek parte hartuko dute bi eztabaidetan.

Espainiako presidente eta PSOEren hautagaiak atzo VOXek parte hartuko ez zuela jakin ostean RTVEkoan parte hartuko zuela iragarri zuen, baina Atresmediakoan ez. Azkenean, atzera egin du eta bietan parte hartuko du.

Sanchezek uste du horrela ezingo diotela leporatu "sekula eztabaida bat galarazi izana".

PPk, Ciudadanosek eta Unidas Podemosek 23ko eztabaida Atresmedian egitea eskatzen zuten, baina Sanchezek nahiago zuen egun horretan RTVEn egin. Gainera, Hauteskunde Batzordeak eztabaida horretan parte hartzea debekatu zion Voxi.

PSOEren arabera, Sanchezek alderdiko Hauteskunde Batzordeari jarrera berraztertzeko eskatu dio, eta bi eztabaidak onartzeko "bat bera ere ez egiteko aukeraren aurrean".

Ivan Redondo aholkulariak eta Jose Luis Abalos Antolakuntza idazkariak kudeatzen duten Hauteskunde Batzordeak gogo txarrez hartu du hedabide publiko eta pribatuak eztabaida bakar bat egiteko ados jarri ez izana, "munduko demokrazia aurreratu guztietan egiten den moduan".

Batzordeak azpimarratu du Sanchezek nahiago zuela eztabaida bakarra egin, izan ere, "ezohikoa da bi hauteskunde eztabaida egitea bi egunetan jarraian, telebista asmatu zenetik ez dago aurrekaririk mendebaldeko demokrazietan".

PSOEren arabera, hautagaien arteko hauteskunde eztabaidak herritarrekiko konpromisoa dira 1993an Felipe Gonzalezek lehenengoa onartu zuenetik.

Ordutik, hautagai sozialistek ez omen diote uko egin eztabaidetan parte hartzeari, baina PPk 1996, 2000 eta 2004an esan ziela ezetz.

Hauteskunde eztabaidak arautzearen beharra defendatu dute sozialistek, horrelako "gatazkak" saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak PSOE Pedro Sánchez bideoak Hautagaiak Eguneko albisteak Hauteskundeak