Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

11:16

Hauteskunde Orokorrak A10

A28

Sanchez RTVEko lauko eztabaidara joango da azkenean, ez Atresmediak antolatutakora

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hauteskunde Batzorde Zentralak Voxek Atresmediako eztabaidan ez parte hartzea erabaki ostean, komunikazio talde pribatuak formatua aldatu eta lauko eztabaida egitea proposatu zuen, Vox kanpoan utzita.

  • Pedro Sanchez artxiboko irudi batean

    Pedro Sanchez artxiboko irudi batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Apirilaren 28ko hauteskundeei begira, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEren hauteskunde orokorretarako hautagaiak RTVEko lauko eztabaidan parte hartuko du azkenean, eta ez Atresmedia taldeak antolatutako bosteko eztabaidan, PSOEk asteazken honetan ohar bidez jakinarazi duenez. Hauteskunde Batzorde Zentralak Vox Atresmediako eztabaidatik kanpo uztea erabaki ostean aldatu du iritzia Sanchezek.

Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakia ezagutu ostean, Atresmedia komunikazio talde pribatuak formatua aldatu, eta lauko eztabaida egitea proposatu zuen, Vox kanpoan utzita.

Sozialistek azaldu dutenez, Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakia ezagutu ondotik RTVEk eta Atresmediak mahai gainean jarritako proposamenak aztertu ditu PSOEko hauteskunde batzordeak. Hausnarketaren ostean, Espainiako irrati-telebista publikoak antolatutako eztabaidara joatea erabaki du PSOEk. Sanchezekin batera, PP, Unidas Podemos eta Ciudadanos alderdietako zerrendaburuek parte hartuko dute.

"PSOEk eta Pedro Sanchezek eztabaidatu egin nahi dute, eta herritarrek hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi nagusien posizio politikoak ezagutzea nahi dute. Bosteko eztabaida onartu genuen eta gaur naturaltasunez onartzen dugu lauko eztabaida", argudiatu dute.

Iturri sozialisten arabera, Pedro Sanchezentzat "ohorea" izango da RTVEko eztabaidan parte hartzea. Sozialisten esanetan, eurek itzuli diote "neutraltasuna" eta "independentzia" hedabide publikoari.

Bestalde, RTVEko eztabaidak ahalik eta zabalkunde eta audientzia handiena izatea nahi du PSOEk. Ildo horretan, eztabaida igorri nahi duten hedabideei RTVEk doako seinalea eskaini diela nabarmendu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena