Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

18:49

Hauteskunde Orokorrak A10

A10 HAUTESKUNDEAK

Barne Ministerioak azaroaren 10eko boto-paper baliogabeen buloa gezurtatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Goiburuan agertzen den 19ak ez dio egunari egiten aipamena, urteari baizik.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Barne Ministerioak aurre egin dio sare sozialetan zabaltzen ari den bulo bati, azaroaren 10eko hauteskundeetako boto-paperen balioa zalantzan jartzen duena. Hauek baliozkoak direla argitu du, goiburuak "azaroa 2019" zein "azaroa 19" jarri.

Barne Ministerioko iturrien arabera, hauteskunde administrazioak eskatuta, goiburuan hilabetearen aipamena gehitu da boto-paperak apirileko hauteskunde orokorrekoetatik bereizteko.

Probintzia batzuetan urte osoa agertzen da hilabetearen atzean (2019) eta beste batzuetan azken zenbakiak bakarrik (19), baina bi formulak dira baliozkoak eta Hauteskunde Batzordeek onartuak.

Sare sozialetan zabaltzen ari diren alertei dagokienez, "Goiburuan agertzen den 19ak ez dio egunari egiten aipamena, urteari baizik", adierazi dute iturriek.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena