eaeko autonomikoak -
Hauteskunde-kanpaina
'Beharrezko erreforma sakonak' defendatuko ditu UPyDk Kongresuan
"Boto bakoitzak balio du" kanpainaren leloa goraipatu du Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak, alderdiaren "helburua" talde parlamentario propioa lortzea delako.
Erredakzioa
UPyDk Kongresuan talde propioa lortzeko euskal boto-emaileen laguntza eskatu du Gorka Maneiro alderdi horretako bozeramaileak. UPyDren helburua "Espainiak une honetan behar dituen erreforma sakonak" defendatzea izango dela azpimarratu du Maneirok.
Bilbon emandako prentsaurrekoan, hauteskunde-kanpainari hasiera eman dio UPyDk. "Boto bakoitzak balio du" kanpainaren leloa goraipatu du UPyDko bozeramaileak, alderdiaren "helburua" talde parlamentario propioa lortzea delako.
"Horregatik, guretzako oinarrizkoa da ahalik eta boto kopuru handiena lortzea herrialde osoan, beharrezkoa den botoen % 5 hori lortzeko", azaldu du.
10 diputatu
UPyDko legebiltzarkidearen ahotan, alderdiaren helburuak "lor" daitezke, izan ere, Rosa Diezen alderdia "hazi egingo" dela diote inkestek eta 10 diputatu eskura ditzake.
"UPyDk lau urte hauetan defendatu izan dituen proposamenak defendatzen jarraitzeko" alderdiari konfiantza emateko eskatu die boto-emaileei Maneirok. "PPren eta PSOEren alderdi-bitasunaren alternatiba izan nahi dugu eta Espainiak une honetan behar dituen erreforma sakonak defendatuko ditugu lotsarik gabe", esan du.