Orokorrak -
Hauteskunde-kanpaina
Rajoy bakea kudeatzeko 'bermerik ez' dela ohartarazi du Elorzak
PSEren Kongresurako hautagaiak ohartarazi duenez, "bukatu gabeko bake prozesua" kudeatzeko "eskarmentua, ideia argiak eta proposamenak egiteko nolabaiteko askatasuna" beharrezkoak izango dira.
Erredakzioa
Odon Elorza Gipuzkoako PSEren Kongresurako hautagaiak ohartarazi duenez, Mariano Rajoy PPko presidentea "bukatu gabeko bake prozesua" kudeatzeko "bermerik ez" da, "eskarmentua, ideia argiak eta proposamenak egiteko nolabaiteko askatasuna" beharrezkoak izango direlako.
Bestalde, Iñaki Arriola Gipuzkoako PSEko idazkari nagusiak azaldu duenez, krisia "ez du ezkerrak ekarri, eskuinak, politika neoliberalek eta PPrekin bat datozen ideiek baizik".
Elorzak Errenteriako (Gipuzkoa) ekitaldian parte hartu du. Patxi Lopez lehendakariak aurkeztutako 'dekalogoari' euskal sozialistek "garrantzia berezia" ematen diotela azpimarratu du Elortzak, "memoriarekin, biktimekin eta legearekin begirunetsua den bake prozesu bat indartzeko".
Kritikak Urkulluri
"Urkullu jaunaren urduritasunarekin pozik ez dauden boto-emaile abertzaleei" botoa eskatu die gaur Eduardo Madina PSOEren Bizkaiko zerrendaburuak (Kongresurako hautagaia).
Zallako (Bizkaia) PSEko egoitza inauguratu dute euskal sozialistek gaur eta adierazpenak egin ditu Madinak ekitaldi horretan. Besteak beste, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua eta Melchor Gil Bizkaiko PSEko idazkariorde nagusia bertan izan dira.
"Ezkerreko jendeari", "bake atzeraezina nahi dutenei" eta "guztiz aske den Euskadi batekin amesten dutenei" botoa eskatu die hautagai sozialistak.
Gainera, "nortasun anitzen arteko elkarbizitza erabatekoa den Euskadi bat nahi dutenen" babesa eskatu du Madinak. ETAk indarkeria behin betiko uzten duela iragarri ostean, "Urkullu jauna urduri jarri da eta horrekin pozik ez dauden boto-emaile abertzaleei botoa eskatzen diet", erantsi du.
Botoaren erabilgarritasuna
Datozen hauteskundeetako "botoaren erabilgarritasun handia" goraipatu du PSOEko hautagaiak. Aurreko hauteskundeetan "sozialistei emandako botoak ETA garaitzeko balio izan zuen, izan ere, erakunde terroristak bere porrota publikoki onartu zuen 2011ko urriaren 20an". Azaroaren 20an boto sozialistak "bakea egonkortzeko eta elkarbizitza fabrikatzeko balio izango du", Madinaren ahotan.
Aurreko hauteskundeetan sozialistei emandako botoek "beldurraren aurkako pentsamendu egiturak" ekarri zituzten eta azaroaren 20an "ilusioa eta itxaropena sortu, bakea egonkortu eta agertoki berria atzeraezina bihurtuko du" boto sozialistak.