Orokorrak -
Hauteskunde-kanpaina
Jauregui: 'PP osasun publikoaren kontrako norabidean doa'
Osakidetzarekin eta Espainiako osasun sistema publikoarekin "harro" dagoela adierazi du ministro eta hautagai sozialistak, "zerbitzu publikoetako altxorrak direlako".
Erredakzioa
PP doako osasun zerbitzu baten kontrako norabidean doala ikusita "kezka handia" azaldu du gaur Ramon Jauregui PSEren Kongresurako zerrendaburuak.
Jauregui Rafael Bengoa Osasun sailburuarekin eta Osakidetzako beste zuzendari batzuekin bildu da Arabako Unibertsitate Ospitalean (Txagorritxu zaharra). EAEko osasun zerbitzu arduradunek ospitale berriko egitasmoak azaldu dizkiote hautagai sozialistari.
Osakidetzarekin eta Espainiako osasun sistema publikoarekin "harro" dagoela adierazi du ministro eta hautagai sozialistak, "zerbitzu publikoetako altxorrak direlako".
Osakidetza seguru aski Espainiako osasun zerbitzurik ospetsuena eta munduko onenetakoa da, Jaureguik adierazi duenez. Hala ere, datozen urteetan arazo handiak izan ditzakeela ohartarazi du.
Finantza-jasangarritasuna
Arazo nagusia finantza-jasangarritasuna dela onartu du hautagai sozialistak. Zentzu horretan, PSOEk koordainketa baztertu duela gogorarazi du. KOI kreditu lerro bat zabaltzea bezalako alternatibak planteatu dituzte sozialistek, Jaureguiren ahotan, behar duten erkidegoek zorrak ordain ditzaten.
Bestalde, alkoholaren eta tabakoaren gaineko tasak handitzeko proposamena gogorarazi du ministro sozialistak. Horrela, urtero 1.000 milioi euro bilduko lirateke. Aseguru-etxe pribatuei kenkari fiskalak ezabatzea proposatu du PSOEk, erantsi duenez.