AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

INTERNET BIDEZ

Bidenek hiritarrei armen erabilera nola murrizteko galdetuko die

AEBtako presidenteordeak, Google+ plataforma bidez, hiritarrekin hizketan jardungo du, Gobernuak armen inguruan hartutako neurri berrien inguruan.

AEBtako presidenteordea, Joe Biden.
AEBtako presidenteordea, Joe Biden.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBtako presidenteordeak, Joe Bidenek, hiritarrekin egingo den eztabaida batean parte hartuko du, ostegunean. Google+ plataforma erabiliz, erabiltzaileek beraien kezkak, galderak eta proposamenak helarazi ahal izango dizkiote. Eztabaida Etxe Zuriaren webgunetik jarraitu ahal izango da.

Azken asteetan Bidenek, Newtoneko (Connecticut) ezbeharraren ondorioz, Barack Obamari armen kontrola zorrozteko proposamenak egiten dion lan talde baten buru izan da.

Pasa den astean Obamak armen kontrola zorrozten duen 23 dekretu sinatu zituen, Kongresua ahaleginera gehitzea eskatzearekin batera. Hartutako neurrien artean; eraso fusilen merkaturtzea debekatzea, erosleak aurrekariak ote dituen begiratzea eta arazo psikologikoen estaldura medikoa gehitzea.

Gallup hedabideak egindako inkesta baten arabera, AEBtako hiritar gehienak Obamak proposatutako neurrien alde daude.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea