AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

AEB Hauteskundeak

Azken inkesten arabera, Clintonek abantailari eutsiko lioke

Trumpek aldea gutxitzea lortu arren, hautagai errepublikarrak ez du botoen %43 gainditzea lortu oraindik inkestetan.

Hillary Clinton. Argazkia: EFE
Hillary Clinton. Argazkia: EFE
Floridako eta Nevadako hispano gehienak, Clintonen alde

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko hauteskundeak egiteko bi egun baino geratzen ez direnean, Hillary Clinton hautagai demokratak 3 eta 5 puntuko aldea ateratzen dio Donald Trump errepublikarrari azken inkestetan.

Orain dela hamar egun inguru Clintonek zuen abantaila txikitu arren, Trumpek ez du oraindik botoen %43 lortu galdeketetan; hortaz, badirudi baieztatzen ari dela enpresaburuak ez dituela botoa erabakitzeke duten hiritarrak erakarri.

Azken inkestetako datuak

"Washington Post" egunkariarentzat eta "ABC News" telebista-katearentzat azaroaren 1etik 4era egindako inkesta baten arabera, Trumpek botoen %43 lortuko luke; Clintonek, ostera, %48. Bestalde, "Politico"k eta Morning Consult aholkularitza-etxeak dio hautagai errepublikanoak bozen %42 eskuratuko lituzkeela eta lider errepublikarrak %40.

Beraz, Trumpek ezin izan du %43ko muga gainditu orain arte. Horrenbestez, emaitzek erakutsi dutenez, jarraitzaile sutsuez eta Clintonen aurka bozkatuko duten hiritarrez gain, beste inork ez du bat egin enpresariaren jarrerarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB albisteak Eguneko albisteak Donald Trump albisteak Hillary Clinton