AEB-ko Hauteskundeak -
Jarraipena
Honela jarraituko du eitb.com-ek AEBetako hauteskunde gaua
Zuzeneko kontakizunak, streamingak, kronikak, iruzkinak, bideoak, grafikoak... eitb.com-ek jarraipen zabala egingo du.
Erredakzioa
eitb.com-ek jarraipen berezia egingo du AEBetako hauteskunde gauean.
Lantaldea asteazken goizaldeko 04:00etan hasiko da zuzeneko kontakizuna egiten. Ordu horretan, oraindik ere hauteslekuak zabalik egongo dira gutxienez bederatzi estatutan.
Halaber, eitb.com-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez APTN nazioarteko agentziaren seinalea.
Egun osoan, gainera, albisteak, gure berriemaile berezien kronikak, nazioarteko adituen iruzkinak, erreakzioak, grafikoak, argazkiak, bideoak eta bitxikeriak aurkituko dituzu gure webgunean.