AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

AEB-ETAKO HAUTESKUNDEAK

Barack Obamaren hurrengo hitzorduak, karguaren zina egin arte

Estatu bakoitzak hautesleak izendatzen dituenetatik karguaren zina egin arte, zenbat hitzordu garrantzitsu izango ditu Obamak.

Obama eta bere emaztea garaipena ospatzen
Obama eta bere emaztea garaipena ospatzen
Obama eta bere emaztea garaipena ospatzen

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hitzordu berezi hauek ditu aurretik Barack Obama AEBetako presidenteak karguaren zina egin arte:

- Abenduaren 9a. Egun honetarako, estatu bakoitzak bere ordezkariak zein izango diren erabakita izan behar du; guztira, 538 hauteslek osatzen dute Hauteskunde Biltzarra.

- Abenduaren 17a. Biltzarreko hautesleek (ordezkari bakoitzak bere estatuan) presidentea eta presidenteordea aukeratzeko bozketa egingo dute, eta emaitzak Artxibategi Nazionalera eta Senatuko presidenteari bidaliko dizkiote egun horretatik aurrera.

- Abenduaren 26a. Azken eguna, emaitzak Artxibategi Nazionalera eta Senatuaren presidenteari helarazteko.

- Urtarrilaren 6a. Kongresua batu egingo da hautesleek egindako bozketaren emaitza jakiteko.

- Urtarrilaren 21a. Presidenteak karguaren zina egingo du (urtarrilaren 20an egin ohi da, baina, igandea denez, 21era pasatu dute aurten).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea