Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Aurkezpena

Kataluniako Gobernu berria, kutsu politiko handiagoarekin

Francesc Homs giltzarria izango da Gobernu berrian, eta Felipe Puig polemikoa Barne kontseilari izatetik Enpresa eta Enplegu kontseilari izatera pasatu da.

Artur Mas. EITB
Artur Mas. EITB
Generalitat berriko kontseilariek kargua hartu dute

1:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidenteak bere Gobernu berriko kideak aurkeztu ditu gaur. Guztira 12 kontseilari ditu, horietako lau, berriak.

Exekutibo berrian, Francesc Homsek indarra hartu du, Presidentzia kontseilari gisa; Joana Ortegak presidenteorde izaten jarraituko du, eta Felip Puig polemikoa Barne kontseilari izatetik Enpresa eta Enplegu kontseilari izatera pasatu da.

Gobernuak kutsu politiko handia dauka, ERCrekin adostutako kontsulta independentista kudeatzeko. Lau 'aurpegi' berri ditu: Ramon Espadaler, Santi Vila, Neus Munte eta Germa Gordo.

Gobernu berriko kideak:

- Joana Ortega, presidenteorde eta Gobernazio eta Erakundeen arteko Harremanetarako kontseilari

- Francesc Homs, Presidentzia

- Andreu Mas-Colell, Ekonomia eta Ezagutza

- Irene Rigau, Hezkunza

- Boi Ruiz, Osasuna

- Ramon Espadaler (berria), Barne Kontseilaritza

- Santi Vila (berria), Lurraldetasuna eta Iraunkortasuna

- Ferran Mascarell, Kultura

- Josep Maria Pelegri, Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumena

- Neus Munte (berria), Ongizatea eta Sendia

- Felipe Puig, Enpresa eta Enplegua

- Germa Gordo (berria), Justizia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea