11:11

Kataluniako Hauteskundeak 2021

Elkarrizketa

Artur Masek dio 'ustelkeriaz garbi' dagoela

Agentziak | Erredakzioa

Halaber, konfiantza agertu du CDCko arduradunengan. Irailaren 27an irabazten badute, hauteskunde orokorretara ere eraman nahi Junts pel si.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Artur Mas Generalitateko presidenteak ostegun honetan ziurtatu du bera pertsonalki ''ustelkeriaz garbi'' dagoela, eta, bere alderdiko gai ekonomikoak bere esku ez badaude ere, ''erabateko konfiantza'' duela finantza arduradunengan.

Joan den ostiralean Guardia Zibilak miaketak egin zituen CDCko eta CatDemeko egoitzetan, eta, Rac1 irrati katean horren inguruan galdetuta, Masek esan du alderdiko arlo politikoa eta administratiboa bananduta daudela.

''Alderdia ez du nik ekonomikoki eramaten'', nabarmendu du Masek; hala ere, esan du ''erabateko konfiantza'' duela CDCko finantzen ardura izan dutenengan, tartean Daniel Osácarrengan.

Generalitateko presidenteak esan du ez dakiela miaketa horiek Kataluniako prozesuaren kontrako erasoa diren, baina uste du joan den ostiraleko operazioa ''anplifikatu'' egin zen, ''ikuskizuna'' sortzeko; eta horrek ''susmoak'' eragiten dituela. "Egongo da norbait saiatuko dena Katalunia eragiteko eta desoreka sortzeko muntaiak sortu dituena; ez dakit nor, baina hainbat botere, aurpegia emango ez dutenak'', adierazi du.

Junts pel si, hauteskunde orokorretara

Bestalde, irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeetan gehiengo argia lortzen baldin badute, Junts pel si hautagaitza Espainiako hauteskunde orokorretara eramatea defendatu du Generalitateko presidenteak. ''Bigarren plebiszitua litzateke; eta Europari zuzendutako mezua, argia'', azaldu du.

Ez du baztertzen irailaren 11ko manifestaziora joatea

Horrez gain, Artur Masek adierazi du ez duela baztertzen independentziaren alde Diada egunean deitutako manifestaziora joatea, aurten hautagaia ere badelako Mas.

Rajoy, Katalunian gertatzen denaren errudun nagusia

Artur Masen ustez, gainera, Mariano Rajoy bera  eta PP dira Katalunian gertatzen ari denaren errudunak, Espainiako presidenteak Kataluniatik egin zaizkion proposamen guztiei ezetz esan dielako.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena