Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

I-27

Hausnarketa-egun lasaia Katalunian

Kataluniako hauteskundeetarako hautagaiek bat egin dute hausnarketa egunean. Goizean, biharko egunkarien azaletarako argazkiak ateratzeko bildu dira. Arratsaldea, familia eta lagunekin igaroko dute.

Kataluniako hautagaiek ohiko familia argazkia egin dute hedabideen aurrean

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako hauteskundeetarako zazpi hautagai nagusiek bat egi dute gaurko hausnarketa egunean. Ohi denez, biharko egunkarien azaletarako argazkiak aterako bildu dira. Arratsaldea, familia eta lagun artean igaroko dute.

Kataluniako hauteskundeen bezperan, gaurko hausnarketa-eguna berdintsu igaroko dute hautagai nagusiek. Ohitura denez, komunikabideen aurrean agertuko dira goizean argazkia ateratzeko eta, kamera flashetatik urrunduz, familia eta lagun artean igaroko dute arratsaldea. Denek, CUPek izan ezik.

CUP: Kataluniatik kanpo ekitaldiak egingo dituzte

Kataluniako Herrialdeen 'pedagogia' egiteko baliatuko dute CUPekoek gaurko eguna: Perpignan (Antonio Baños), Fraga (Gabriela Serra Aragoiko zerrendan izango da), Xativa (Josep Manel Busqueta) eta Palma (Anna Gabriel Balear Uharteetara joango da) bisitatuko dituzte.

Albiol: 'Familiarekin eta lagunakekin'

Xavier Garcia Albiolek Badalolan, jaioterrian, igaroko du eguna, familiarekin. Emaztearekin eta euren seme-alabekin aterako da kalera, auzokideak agurtzera.

Rabell: 'Atsedena hartuko dut'

Lluis Rabell (Sí que Es Pot) gainerako hautagaiekin batera aterako da biharko egunkarien azaletan, eta, horretarako, gaur goizeko hitzorduan egon beharko du. “Zerbait barregarria egin beharko dugu”, adierazi du. Arratsaldean atseden hartuko du.

Espaladarrek ez du 'botoa nori eman' pentsatuko

Ramon Espadalerrek ironiaz hitz egin du hausnarketa-egunaz eta botoa nori eman pentsatzen arituko ez dela esan du. Argazkiak atera ondoren, familiaren ‘aginduetara’ izango dela gaineratu du.

Arrimadas: 'Familia Jerezetik Bartzelonara' etorri zaio

Ines Arrimadasek (C's)anaia-arreba eta lobekin igaroko du arratsaldea, goizean argazkia atera ondoren. Jerezetik Bartzelonara joan zaizkio senideak, bihar gertu izateko.

Romeva: 'Familiarekin pasako dut'

Argazkia aterata, familiarekin zerbait egingo duela iragarri du. Eta, arratsaldean, antzerkira joango da, Socrates ikustera. Artur Masek, ostera, bulegora joan beharko du gaur ere, azken ukituak ematera. Arratsaldean, itsasora joateko asmoa du, ‘igeri egitera’.

Iceta: etxean, familiarekin

Miquel Icetak (PSC) familiarekin bazkalduko du eta arratsaldean etxean emango du, atsedena hartzen.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako Hauteskundeak gaur