13:44

Kataluniako Hauteskundeak 2021

I27

Rajoy: 'Hausturaren aldekoek ez dute Kataluniako gizartearen babesik'

E.G / Erredakzioa | EITB.EUS

Elkarrizketarako prest dagoela azpimarratu du Espainiako presidenteak, baina "betiere, Legea errespetatuta".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako presidentearen arabera, Katalunian "hausturaren alde" egin dutenek (Junts Pel Si eta CUP aipatu ditu horrela) "ez dute inoiz Legearen babesa izan, eta atzotik dakigu Kataluniako gizartearena ere ez dutela". Hitz egiteko prest agertu da gobernuburua, baina "betiere Legea errespetatuta".

Moncloa jauregitik egin du Rajok Kataluniako hauteskundeen emaitzen lehen balorazioa, irailaren 27aren biharamunean. Horren hitzetan, "10 katalanetik lauk bakarrik babestu dute hausturaren aldeko programa".

Espainiako Gobernuaren presidenteak azpimarratu du Kataluniako Gobernuaren proposamena "legea urratzea" eta Estatutuaren eta Konstituzioaren kontrako "adierazpenak" egitea bada, Madrilek "legea betearazi" egingo duela.

Hala, Rajoyk "Katalunia bizikidetzaren bidera" eramateko deia egin dio Generalitate berriari, "haustura eta tentsioa" gaindi ditzala, "bakarrizketa eta aldebakarreko inposaketa elkarrizketa eraikitzailearekin eta leialarekin" ordezkatuta.

Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, emaitzek agerian uzten dute "berriro ere" Katalunia "askotarikoa" dela; horregatik, hurrengo Generalitateak "kataluniar guztientzat" agindu beharko duela esan du.

Rajoyk argi adierazi nahi izan du Katalunian orain hasiko dena "legegintzaldi autonomiko berri bat" izango da eta, beraz, ordezkaritza lortu zuten alderdi politikoek Generalitatearen Gobernu berria aukeratu behar dutela, "kataluniar guztien alde lan egiteko helburuarekin", eta benetako beharrei erantzunez ongizate ekonomiko eta soziala areagotzeko.

Kataluniar guztien interes orokorra aintzat hartzea omen da egin beharrekoa: "Lan horretan, Generalitateak nire Gobernuaren babes guztia izango du, legearen barruan, eta errespetu instituzionaletik abiatuta".

etik abiatuta".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena