10:17

Kataluniako Hauteskundeak 2021

Elkarrizketa Radio Euskadin

Confebaskek kezkatuta ikusiko luke Kataluniako egoera Euskadin

agentziak | erredakzioa

Roberto Larrañaga presidentearen ustez, eztabaida independentistak "kezka eragiten du ezegonkortasuna sortzen badu"; izan ere, Katalunian "gizartea zatitu" duela uste du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Roberto Larrañaga Confebasken presidenteak esan du eztabaida independentistak "kezka" eragiten duela "ezegonkortasuna eraginez gero", eta, hori dela eta, Euskadin Katalunian gertatzen ari den gauza bera gertatzeak kezkatu egingo lukeela adierazi du, han "gizartea zatitu" duelakoan.

EAEko patronaleko presidenteak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Kataluniako hauteskundeen emaitzek baieztatu egiten dituzte "inkestak", eta, ondorioz, "ez gaituzte ez lasaitu ez urduritu".

"Eztabaida politikoarekiko eta herritarrek hautetsontzietan erakutsitako borondatearekiko errespetua" azpimarratu ostean, "bi bloke oso desberdin" daudela esan du, eta orain "politikaren txanda" dela, "egonkortasuna lortzeko eta gizartearen zatiketa saihestuko duen adostasuna bilatzeko".

Larrañagaren esanetan, Confebask "askotarikoa" da, eta, beraz, "iritzi desberdinak" daude bertan Kataluniako egoeraren inguruan, baina garrantzitsuena "egonkortasuna" dela berretsi du.

Hori horrela, eztabaida independentistak "ezegonkortasuna sortzen badu kezkatzen" duela adierazi du.

Eragin ekonomikoari dagokionez, euskal patronalaren presidenteak uste du "eragina" izan dezakeela, eta dagoeneko ikusi dela "arrisku sarian", adibidez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Confebask

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena