Kataluniako Hauteskundeak 2021 -

A21

ANC: 'Kataluniak urriaren 1ean bozkatu genuen errepublika berretsi du'

Agusti Alcoberro elkarte independentistako presidenteordeak azpimarratu du "herritarren garaipena" izan dela "gure errepublikaren aurkako Estatu kolpearen aurrean".

Agustí Alcoberro, gaurko agerraldian. Argazkia: EiTB
Agustí Alcoberro, gaurko agerraldian. Argazkia: EiTB
ANC: 'Independentismoak irabazi ditu hauteskundeak'

3:37

erredakzioa | eitb.esus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) hauteskundeetako emaitza ospatu du, independentistei gehiengo osoa ematen baitie, eta esan du herritarrek "urriaren 1ean bozkatutako errepublika berretsi" duela.

Hauteskunde egoitzan egindako agerraldian, Agusti Alcoberro elkarte independentistako presidenteordeak azpimarratu du "herritarren garaipena" izan dela "gure errepublikaren aurkako Estatu kolpearen aurrean".

Hala, "Gobernu zilegia berrezartzea eta presoak eta bahitu politikoak askatzea" exijitu du.

Bestalde, "zentzu askotan zilegitasunik ez" zuten hauteskundeen ostean,  "155.aren PP indar isolatu" bihurtu dela txalotu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika albisteak Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur