Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

A21

Puigdemont: 'Kataluniako errepublikak 155. artikuluaren monarkia garaitu du'

Hauteskundeetako emaitzek PP “bururik gabe utzi” dutela ziurtatu du JuntsxCatek.

Carles Puigdemont JuntsxCateko zerrendaburuak Bruselan (Belgika). Irudia: EiTB
Carles Puigdemont JuntsxCateko zerrendaburuak Bruselan (Belgika). Irudia: EiTB
Puigdemont: '155a bihar utzi beharko lukete bertan behera'

12:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskundeetako emaitzen berri izan ondoren agerraldia egin du Carles Puigdemont JuntsxCateko zerrendaburuak Bruselan (Belgika). "Kataluniako errepublikak 155. artikuluaren monarkia garaitu du", azpimarratu du presidentak.

"Espainiako Estatua garaitua izan da", nabarmendu du Puigdemontek. JuntsxCateko zerrendaburuaren hitzetan, egoerak “Espainiako Gobernuaren zuzenketa, ordaina eta lehengoratzea” eskatzen du.

Puigdemontek emaitzen lehen balorazioa egin du Belgikatik. Atzean, "Kataluniako Generalitatea. Gobernu zilegi" zioen horma bat zuen. Harekin batera, Clara Ponsati, Lluis Puig, Meritxell Serret eta Toni Comin kontseilari kargugabetuak izan dira.

Bostek bi gelatan jarraitu dute zenbaketa; izan ere, JxCat zein ERCekoak dira. Hain zuzen ere, Bruselako zentro batean izan dira, hainbat kazetarirekin, jarraitzailerekin eta N-VA alderdi flamekoko kiderekin.

JuntsxCat: “Hautestontziek PP bururik gabe utzi dute”

Abenduaren 21eko hauteskundeetako emaitzek PP "bururik gabe utzi" dutela ziurtatu du JuntsxCatek. Carles Puigdemont zerrendaburua Generalitateko presidente gisa leheneratzeko eskatu du.

“Kaixo Soraya: Puigdemonten Gobernuak irabazi eta PP bururik gabe utzi du”, adierazi du Jordi Turull kontseilari kargugabetuak prentsaurrekoan. Josep Rull kontseilari kargugabetuak, Elsa Artadi kanpainako zuzendariak eta Eduard Pujol hautagaitzako bozeramaileak lagundu dute.

Guztiek independentismoari eskaini diote garaipena, ERCri eta CUPi, eta baita kartzelan dauden ordezkari politikoei ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak albisteak Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Puigdemont azken albisteak Junts per Catalunya