00:48

Kataluniako Hauteskundeak 2021

A21

Arrimadas: 'Batasuna eta elkarbizitza bozkatu dugu, gehiengo sezesionista egon arren'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ciutadans izan da alderdi bozkatuena eta eserleku gehien lortu dituena, milioi bat boto baino gehiago eskuratu baititu.

7:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ines Arrimadas Ciutadansen Kataluniako hauteskundeetarako zerrendaburuak esan du kataluniarrek "batasunaren, bizikidetzaren eta solidaritatearen alde" bozkatu dutela, independentistek gehiengo osoa lortu badute ere.

Alderdi laranjak irabazi ditu bozak, milioi bat boto baino gehiago eta 37 eserleku lortuta, hots, aurreko hauteskundeetan baino 12 gehiago. Hala ere, independentismoa nagusitu da Kataluniako Parlamentuan.

Albert Rivera alderdiko presidentearekin eta hainbat jarraitzailerekin batera Bartzelonako Maria Cristina etorbidean eskainitako agerraldi batean, Arrimadasek nabarmendu du "argi" geratu dela "gehiengo soziala batasunaren aldekoa" dela. Izan ere, independentistek "ezingo dute inoiz hitz egin Kataluniaren izenean".

"Gaur kataluniar guztien batasunaren alde egin dugu; batasunaren, bizikidetzaren, senaren eta denontzako Kataluniaren alde bozkatu dugu", esan du Arrimadasek, jarraitzaileek "presidentea, presidentea" oihukatzen zuten bitartean.

Horrenbestez, hautagaiak nabarmendu du "argi" geratu dela kataluniar gehienak "batasunaren alde" daudela.

"Garaipen honek ikusarazi egiten du Katalunia anitza dela", erantsi du.

Horren esanetan, milioi bat "ausartek" Ciutadansen alde bozkatu dute, Espainiari eta munduari "mezua" helarazita: "gehiengo soziala kataluniarra, espainiarra eta europarra sentitzen da".

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena