15:45

Kataluniako Hauteskundeak 2021

PROFILA

Alfons Lopez Tena (SI): Kataluniako independentziaren alde

Erredakzioa

Lopez Tenak alderdi nazionalista guztiak mobilizatu nahi ditu, independentziaren aldeko prozesuari bultzada emateko.

  • Alfons Lopez Tena SIko hautagaia. Argazkia: ara

    Alfons Lopez Tena SIko hautagaia. Argazkia: ara

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Alfons Lopez Tena (Valentzia 1957), Solidaritat Catalana per la Independencia (SI) alderdiko presidentegaia da. Zuzenbide ikasketak egin zituen, Valentziako Unibertsitatean, eta Katalunia burujabearen aldeko apustua egiten du.

Botere Judizialaren Kontseiluko kide izan zen 2001 eta 2008 urteen bitartean, eta notario modura lan egin du, 1983. urtetik. Bestalde, Convergencia Democratica de Catalunya alderdiko kidea izan zen 1989. urtetik 2010. urtera.

2010. urtean, Solidaritat Catalana per la Independencia (SI) koalizioaren sortzaileetako bat izan zen, Joan Laporta eta Uriel Bertranekin batera. Urte horretako hauteskundeetan, alderdiko bigarren izendatu zuten, Laportaren atzetik. Laporta joan zenean, Lopez Tenak SI alderdiaren gidaritza hartu zuen.

Alderdi nazionalistak “bat egitera” deitu nahi ditu

Bere ibilbide politikoan, kontsulta independentistak bultzatu izan ditu beti. Lopez Tenak alderdi nazionalista guztiak mobilizatu nahi ditu, independentziaren aldeko prozesuari bultzada emateko.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena