Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
Ekitaldia Gironan
Rajoy: 'Katalanek ez dute inora ez doan bidea aukeratuko'
"Katalunia aniztasunez betetako Espainiaren parte izatea nahi duenak PPrengan konfia dezake, beste guztia beste istorio bat da", adierazi du Espainiako presidenteak.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko eta PPeko presidenteak uste du katalanek ez dutela “inora eramango ez dien itzulera gabeko biderik hartuko, arduraz jokatzeko garaia baita, eta, zorionez, jendea arduratsua da”.
Gironako Palau Firalen 600 pertsona baino gehiagoren aurrean eginiko ekitaldiarekin, Rajoyk hirugarrenez bisitatu du Katalunia azken hilabetean, hurrengo azaroaren 25ean ospatuko diren hauteskundeen kanpainiaren baitan. Artur Mas CIUko hautagaia zuzenean aipatu gabe, Espainiako presidentea "historiaren aurka doazen eztabaidak sortzen dituztenen aurka" azaldu da.
“Jendeari ezin zaio Europatik zoazela esan, gero bueltatzeko intentzioarekin bazaude”, ziurtatu du Rajoyk. “Kataluniaren independentzia Europar Batasunean jarraitzearekin bateragarria dela dioenak herritarren konfiantza gal dezake”, gaineratu du.
PPrengan konfiantza
Kadizko Iberoamerikar Goi-Bileraren adibidea jarrita, “munduan norbait izateko, zenbat eta handiagoa izan, geroz eta hobeagoa” dela argudiatu du espainiar buruzagiak, “zenbat eta txikiagoa izan, gauzak txarrago joango zaizkizulako”.
“Katalunia aniztasunez betetako Espainiaren parte izatea nahi duenak PPrengan konfiatu dezake, beste guztia beste istorio bat da”, adierazi du Espainiako presidenteak.