12:20

Udal eta Foru Hauteskundeak

Udal hauteskundeak 2015

Hirien arteko 'lankidetza-sareak' sustatuko ditu Goiak Donostian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Donostiako Alkatetzarako EAJren hautagaiak esan duenez, horrelako ekintzak "funtsezkoak" dira Donostiaren "nazioartekoatzea" suspertzeko.

  • Eneko Goia Donostiako Alkatetzarako EAJren hautagaia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

    Eneko Goia Donostiako Alkatetzarako EAJren hautagaia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eneko Goia Donostiako Alkatetzarako EAJren hautagaiak iragarri duenez, Donostiaren eta beste hiri batzuen artean "lankidetza-sareak" suspertuko ditu, eta jada existitzen diren sareak berriro sustatuko ditu, orain "motelduta baitaude".

Goiaren iritzian, horrelako ekintzak "funtsezkoak" dira Donostiaren "nazioartekoatzea" suspertzeko. Gainera, "turismoa, merkataritza, zerbitzuen alorra eta teknologia bezalako sektore ekonomiko tradizionalen etorkizuna" bermatzen laguntzen du.

"Enpresek eta bestelako erakundeek bidaiatzen badute, merkaturatzeko edo itunak egiteko planak badituzte, Udala ez da atzean geratu. Alkateak hiriko lehen komertziala izan behar du", azpimarratu du hautagai jeltzaleak.

Goia Frantziako Pasealekuan izan da larunbat honetan, Adif tren-geltokiaren eta Tabakaleraren parean (eta autobus geltoki berria egingo duten leku berean), EAJren gainerako zerrendakideekin batera.

Alkatetzarako hautagaiak esan duenez, "leku sinbolikoa da, Donostia kanpoaldearekin lotzeko garrantzia azpimarratzeko, garapen ekonomikoa sustatu dezagun". "Donostia marka Europan kokatu behar dugu, eta hori lehentasuna izango da guretzako", gaineratu du.

Itxaso Atutxak EAJren zinegotzi eta kargudun guztien balioa azpimarratu du

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena