Udal eta Foru Hauteskundeak
PSE-EE
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bestalde, adierazi du fiskalitatea dela gizarte justua lortzeko tresnarik onena.
Informazio gehiago (1)
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du euskal gizarteak ikusten ez duen errekuperazio ekonomikoaz hitz egiten ari dela Urkullu lehendakaria. Hala, hauteskundeen bezperan iragarpenik ez egiteko eta "egiturazko politikatan" zentratzeko eskatu dio.
"Irribarre egiteko arrazoi gutxi daude eta, aldiz, arrazoi asko Gobernu honi haren erronka nagusia den enpleguari heltzea eskatzeko", azaldu du.
Erandion, bertako alkategai sozialistarekin batera egindako ekitaldi politikoan, Idoia Mendiak azpimarratu du fiskalitatea dela gizarte justua lortzeko tresnarik onena.
Elena Perezen profesionaltasuna nabarmendu ostean, Mendiak esan du hurrengo udal eta foru hauteskundeek zehaztuko dutela "Udalak nola gobernatzea nahi dugun".
Bestalde, PSE-EEren Erandioko alkategaia udalerriari "buelta emateko" prest agertu da. Haren esanetan, EAJk urteak daramatza "herritarrei bizkarra emanez gobernatzen". Gaineratu duenez, haren obsesioa Erandioko langabezia-tasa (% 18) jaistea izango da. "Txorierriko hiru langabetatik bi Erandion bizi dira", gaineratu du.
, gaineratu du.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa