Udal eta Foru Hauteskundeak -

'Gipuzkoako Bidea'

'Enpresen izpiritu ekintzailea' gizartera eramatea proposatu du Canok

"Botere subiranorako borroka- edo apurtze-tresna bezala" lurraldea ez erabiltzeko eskatu du Gipuzkoako ahaldun nagusirako PPko hautagaiak.

Gipuzkoako ahaldun nagusirako PPko hautagai Juan Carlos Cano. Argazkia: EiTB
PPk gizarteari lotutako benetako eskaintza egiten duela dio Canok

0:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Botere subiranorako borroka- edo apurtze-tresna bezala" Gipuzkoako lurraldea ez erabiltzeko eskatu du igande honetan Gipuzkoako ahaldun nagusirako PPko hautagai Juan Carlos Canok. Halaber, lurraldeko "enpresen izpiritu ekintzailea" gizartera eramatea proposatu du.

Canoren ustez, EAJk eta EH Bilduk "proiektu subiranoaren burua" aukeratu nahi dute; PSE-EEk eta Ahal Duguk, berriz, "azpiegitura politikoak eta autogobernu gipuzkoarra apurtu nahi dituzte". Hori guztiaren aurrean, datozen foru-hauteskundeetarako PPren proposamena "Gipuzkoako Bidea" dela iragarri du Canok.

"Euskadin boterea lortzeko Gipuzkoa erabili nahi dute EAJk eta Bilduk", ohartarazi du Canok, "azken lau urteetan hala egin dute, eta datozen lau urteetarako berriro egitea proposatzen digute. PSEk eta Ahal Duguk foruekin amaitu nahi dute, hau da, hiru lurraldeen arteko akordioa apurtu nahi dute eta, horren ondorioz, politika sozialak eta promozio ekonomikoko neurriak arriskuan jarriko dituzte".

Alderdi Popularreko hautagaiaren esanetan, "Gipuzkoa Euskadiko eta Espainiako lurralderik lehiakorrena da ekonomiari eta enpresari dagokionez, baina azpiegituren defizitari eta gipuzkoarrek pairatzen duten bidegabekeriari erreparatuta, argi dago ez dela lurralde lehiakorrena arlo politikoan ezta sozialean ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Euskadiko PP