Udal eta Foru Hauteskundeak -
Pse-ee
Euskadi 'desberdintasunetik eta eskasiatik askatu' nahi du Mendiak
Euskal sozialisten idazkari nagusiaren esanetan, "ez da susperraldi ekonomikorik, maila sozialean izan ezean".
Agentziak | Erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Ramon Rubial IX Sarien banaketan esan duenez, "ez da susperraldi ekonomikorik, maila sozialean izan ezean" eta, esaterako, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak 2030ean euskal independentziaz hitz egiten duen bitartean, sozialistek Euskadi "desberdintasunetik eta eskasiatik betirako" askatu nahi dute.
Mendiak hitza hartu du Donostian egindako sari banaketan, eta alderdikide askok parte hartu dute ekitaldian.
Idazkari sozialistak azaldu du Ramon Rubial sariek "familia sozialistarentzat esan nahi dutena", Rubialen izenak "duintasuna, gizartearekiko konpromisoa, berdintasun eta askatasunaren aldeko borroka" gogorarazten du. Kontzeptu horiek "gidatu zuten bizitza osoan eta gaur eredu eta inspirazio dira gutako askorentzat".
"Ramon Rubiali begira ari gara, alderdia eta izan nahi dugun gizartea islatzen duelako, besoak zabalik dituen gizartea, jasanbera, ezberdina errespetatzen duena, ahularekin sentibera dena", esan du.
Mendiaren arabera, "ez dago susperraldi ekonomikorik, maila sozialean ez baldin bada". "Ez da susperraldirik, milaka pertsona gose diren bitartean, bizitza duina izatera heltzen ez direnak", esan du.