17:14

Udal eta Foru Hauteskundeak

PSE-EE

Gizarte politikak defendatzen jarraituko duela berretsi du Torresek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Portugaleteko alkate eta berrautaketarako PSE-EEren hautagaiak adierazi du murrizketarik eta etxegabetzerik gabeko hiriaren aldeko apustua egiten jarraituko duela.

0:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Mikel Torres Portugaleteko alkate eta berrautaketarako PSE-EEren hautagaiak enplegu eta gizarte politikak defendatzen jarraituko duela berretsi du. Gauza guztien gainetik "herritarrak" daudela eta murrizketarik eta etxegabetzerik gabeko hiri baten aldeko apustuari eutsiko diola azpimarratu du.

PSE-EEk Portugaleteko Udalerako hautagaiak aurkeztu ditu gaur San Roke plazan egindako ekitaldian, eta bertan izan dira, besteak beste, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Patxi Lopez lehendakari eta PSOEko Ekintza Politiko eta Herritartasun idazkaria.

Alderdi Sozialistak Portugaleten aurkeztu dituen hautagaien balioa nabarmendu du Torresek. "Garai berri honi ekiteko prest eta gogotsu gaude, ez baitugu nahi Portugaletek egungo eta etorkizuneko aukerarik galtzerik", gaineratu du.

Bizkaiko sozialisten idazkari nagusi ere badenak Berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du, eta politika publikoei eusteko eta horiek sustatzeko konpromisoa berretsi du.

Horren esanetan, Portugalete gai izan da "PPren murrizketa politiken aurrean horma bat eraikitzeko". "Ezetz esan genuen, lehentasuna nire bizilagunak eta horien ongizatea eta etorkizuna delako. Portugaleten, murrizketarik ez", gaineratu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena