Udal eta Foru Hauteskundeak -

Barne Ministerioa

Gaur da azken eguna zerrendak itxi eta hautagaitzak aurkezteko

Hautagaitzak apirilaren 22an plazaratuko dituzte aldizkari ofizialetan, eta sei eguneko epea zabalduko da orduan balizko akatsak zuzentzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, apirilak 20, maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetarako hautagaitzak aurkezteko epea bukatuko da. Apirilaren 28an jakinaraziko dituzte ofizialak, Barne Ministerioaren egutegiaren arabera.

Hortaz, alderdi politikoek, koalizioek eta taldeek gaur bertan itxi behar dituzte zerrendak, oraindik itxita ez badituzte. Herri txikietan ikusi ohi da gehien egoera hori.

Hautagaitzak apirilaren 22an plazaratuko dituzte aldizkari ofizialetan, eta sei eguneko epea zabalduko da orduan balizko akatsak zuzentzeko. Gero, apirilaren 28an, behin betikoak zabalduko dituzte.

Egun horretan eta hurrengoan, alderdiek helegiteak aurkeztu ahal izango dituzte, administrazio-auzietarako auzitegian, hautagaitzaren batek legea urratu duela uste badute.

Epe hori igarota, maiatzaren 8an hauteskunde kanpainak abiatuko dira, eta hauteskundeak baino bi egun lehenago bukatuko da.

Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, Hego Euskal Herrian 2.197.891 lagunek izango dute aurten botoa emateko aukera, 914.948 Bizkaian, 556.044 Gipuzkoan, 248.766 Araban eta 478.133 Nafarroan.

Gainera, atzerritik beste 29.912k bozkatu ahal izango dute; 3.272 bizkaitarrek, 2.115 gipuzkoarrek, 1.415 arabarrek eta 23.110 nafarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Udal eta Foru hauteskundeak 2015