Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24

PSE: 'Kaleko arazoak ondo ezagutzen ditugu, ez gara iluminatu batzuk'

Mendia Gasteizen izan da, PSE-EEren hauteskunde kanpainari hasiera emateko ekitaldian. "Aldaketarako garaia hasi dugu hauteskunde hauekin", esan du.

Aldaketa garaia heldu dela adierazi du PSEk Gasteizen

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Esprintean" hasi du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak "PSE-EEren eskutik etorriko den aldaketa" lortzeko lasterketa. Azpimarratu duenez, sozialistak ez dira "iritsiberriak" ezta "kaleko arazoak" salatzen dituzten "iluminatu batzuk" ere. "Ondo ezagutzen ditu gure alderdiak kaleko arazoak", erantsi du.

Mendia Gasteizen izan da, PSE-EEren hauteskunde kanpainari hasiera emateko ekitaldian. "Aldaketarako garaia hasi dugu hauteskunde hauekin", esan du.

Hauteskunde hauetan jokoan asko dagoela nabarmendu du Mendiak. Aldaketa politikoa "udaletan eta Aldundietan" hasiko da, horren hitzetan, eta "sozialisten eskutik etorriko da". "Herritarren premiazko arazoei irtenbideak emango dizkiegu”.

"Hamabost egun ditugu PSErentzat boto asko behar ditugula esateko. Inor ezin da etxean geratu. Eskuindarren politikekin amaitzeko babes handia orain eta hemen behar dugu!”, aldarrikatu du.

Arabari buruz, PPren Gobernu ezberdinen eraginez, Lurralde hura “liskarraren” erdigunea bilakatu dela goraipatu du. Patxi Lopezen Jaurlaritzak lortutako “aurrerapauso sozialak” birrindu egin dituztela gaineratu du Mendiak. Bestalde, Cristina Gonzalez Arabako hautagaiak esan du 15 egun bakarrik geratzen direla PPren Gobernuaren “legealdi negargarria” atzean uzteko. “Hamabost egun, PPren Gobernuaren amesgaiztoarekin amaitzeko”.

Euren beharrei bizkarra eman dien alderdia “jokoz kanpo” uzteko aukera dute orain arabarrek, Gonzalezen hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Idoia Mendia albisteak Euskal sozialistak