Udal eta Foru Hauteskundeak -

Laugarren eguna

Kanpaina bertan behera utzi dute, Funeseko lan istripua dela-eta

Goizean, alderdiek ekitaldiak egin dituzte. Ekonomia eta hauteskundeen ondorengo hitzarmenak izan dituzte hizpide.

Baratzean aurkitzen du Adolfo Araizek lasaitasuna

0:49

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako alderdiek bertan behera utzi dituzte gaur arratsalderako aurreikusita zituzten ekitaldiak, Funesen izandako lan istripua dela-eta. Hauek izan dira goizeko ekitaldi nagusiak:

UPN

Javier Esparza UPNren hautagaiak “ikerkuntza, garapena eta berrikuntzaren aldeko apustua” adierazi du gaur.

Orbit Aerospace enpresara egin duen bisitan, Esparzak esan du 2020. urterako ikerkuntza, berrikuntza eta garapenari bideratutako gastua Barne Produktu Gordinaren % 3a izan beharko lukeela. Aurten, bideratutako partidak % 25 igotzea proposatu du UPNren hautagaiak.

Javier Esparzaren esanetan, batzuek “hondamendiaren hitzaldia” egiten dute Nafarroari buruz hitz egiterakoan. “Errespetu falta hutsa da lanean eta gauzak ondo egiten ari diren pertsonentzat; horrez gain, hitzaldi faltsua da, ez du benetako Nafarroa islatzen”.

GEROA BAI

Sarrigureneko beharrak beteko lituzkeen ikastetxe publiko bat eraikitzeko konpromisoa hartu du Geroa Baik, datorren legealdiari begira. Egungo ikastetxean ikasleak “pilatuta” daudela adierazi du Uxue Barkosek goizeko ekitaldian.

Horrez gain, Sarrigurenen ere institutu bat eraikiko dutela esan du Uxue Barkosek, baldin eta Nafarroan edo Eguesen erantzukizunak izateko boto kopuru nahikoa lortzen badituzte.

EH BILDU

Lan arloan ere, “zein eredu nahi dugun erabakitzeko eskumena” izan beharko luke Nafarroak, Adolfo Araiz hautagaiak adierazi duenez. Horregatik, eta murrizketei, erreformei, Merkeli, Madrili eta Troikari aurre egin ahal izateko, “lan arloan erabakitzeko eskubidea izatea” aldarrikatu du.

Dozenaka langilerekin bilera egin du Araizek gaur goizean. Egungo egoera ekonomikoaz galdetu diote langileek Araizi. Besteak beste, Volkswagen, Arcelor, BSH, Faurecia eta Koxkako beharginak izan dira.

PSN

Hauteskundeen ondoren, PSNk ez du akordiorik egingo EH Bildurekin, eta, are gehiago, ez diote koalizioari gobernuan sartzeko “erraztasunik” emango.

Maria Chivite hautagaiak mitin laburra egin du gaur Sarasate Pasealekuan, Iruñean. Aurreratu duenez, sozialistek ez diote Bilduri botorik emango Gobernuko Presidentetzan egoteko.

Izquierda-Ezkerra

Politikariek soldata bat baino gehiago debekua legez arautzea proposatu du gaur Izquierda-Ezkerrak. Horrez gain, Gobernuko Presidentetzan egoteagatik edota kontseilari izateagatik azken legealdian onartutako osagarriak kentzearen alde agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea