Udal eta Foru Hauteskundeak -
Bosgarren eguna
Hauteskundeen ondorengo itunak EAEko kanpainan sartu dira
EAJk gardentasuna izan du hizpide, eta EH Bilduk, fracking-a. PPk eta PSEk, berriz, hauteskundeen ondorengo itunak aipatu dituzte gaurko ekitaldietan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJ
?Bizkaia zabaltzen? eta ?Bizkaia zeugaz? programak martxan jarriko ditu EAJk, ?gardentasuna? eta ?parte-hartzea? hobetzeko bidean. Unai Rementeria Bizkaiko hautagaiak esan du, programa horiei esker, ?bizkaitarrek euren zergak zertara bideratzen diren? jakingo dutela.
?Demagogiarik gabe. Konbentzimenduz egiten dugu. Diru hori zertara bideratzen den jakiteko eskubidea dute herritarrek, eta guk, administrazioek, azalpenak emateko beharra dugulako?, esan du Barakaldon.
Araban, Ramiro González eta Gorka Urtaran hautagaiek Lurralde horretako ?suspertze ekonomikoa? zuzenduko dutela adierazi dute. PPren Gobernuek herritarrak ?tunel ilun batean? sartu dituela azpimarratu dute jeltzaleek.
EH BILDU
Araba gobernatzea lortzen badu, EH Bildu koalizioak frackinga erabiltzea debekatu du. Hala esan dute Arabako hautagaiek Gasteizen egin duten ekitaldi politikoan.
?Uste dugu maiatzaren 24ko hauteskundeek balio behar dutela frackingaren aurka dagoen gehiengo bat biltzeko, eta EH Bildu horren bermea izango da. Fracking Ez mugimenduak ez hemen ez inon aldarrikatu du, guk dei hori gureganatze dugu, noski, baina gehitu nahi dugu: ez orain, ez inoiz?, adierazi dute.
Arratsaldean, Oskar Matute Basaurin izan da: "Erregimen zaharreko alderdien arteko isiltasun itunean parte hartzeko eskatzen digute. Horiei guztiei esan behar diegu, akordioetara iristea nahi baldin badute, aurrenik eta behin euren etxea garbitu beharko luketeela".
PSE
Euskadin izan da gaur Pedro Sanchez PSOEko buruzagia, hauteskunde kanpainan parte hartzeko. Gipuzkoan egin du lehen agerraldia, eta, bertan, Donostiak ?Bildurena baino Gobernu hobe bat? merezi duela aldarrikatu.
?Zilbor-heste bakar batek lotzen ditu BIldu eta EAJ. Olano ?lehenengoa? eta Olano ?bigarrena?. Euren artean ez dute liskarrik izango, talde bereko bikotea direlako. Alkate sozialistak egon direnean, ondo joan dira gauzak Donostian?, gaineratu du Idoia Mendiak.
Eguerdian, Pedro Sanchezek Gasteizen bazkaldu du PSE-EEko hautagaiekin. Gasteizko alkateak bere alderdiaren siglak ?ezkutatzen dituen arren?, Arabako hiriburuan Mariano Rajoyk ?Javier Marotoren? izena hartzen duela esan du Pedro Sanchezek. ?Gauza bera ordezkatzen dute: gutxiengo batentzat gobernatzea?.
Eguna amaitzeko, Euskalduna Jauregian, Bilbon, izan da Pedro Sanchez. Euskadik eta Espainiak "haustura ekarriko duten Gobernu gehiago" ez dituztela nahi adierazi du. PPk "gutxiengo" batentzat gobernatzen duen bitartean, EAJk "nortasunaren ikuspuntituk" gizartea zatikatu egiten duela esan du PSOEko buruzagiak.
PP
Errenterian, Javier Arenas PPko buruzagia izan da gaur. Pedro Sanchezi zuzendu zaio, atzo egindako adierazpenak ?zuzen ditzan? eskatzeko. Izan ere, PSOEko ordezkariak iragarri zuen sozialistek ez dutela ?inoiz? itunik egingo ez PPrekin ez Bildurekin. Hitz horiek zuzentzeko eskatu dio Arenasek Sanchezi, ?konparaketa batzuk? gorrotagarriak direlako. Horrez gain, PPren botoei esker, sozialistek Euskadin gobernatu zutela gogoratu dio.
Arenasekin batera, Arantza Quiroga EAEko PPko presidentea edota Juan Carlos Cano Gipuzkoako hautagaia ere Errenteriako ekitaldian izan dira gaur.
Bilbon, berriz, Luis Eguiluz hautagai popularrak proposamen bat egin die Bilbo Zaharreko bizilagunei: Abiadura Handiko Trena 2019. Urtean iritsiko dela aprobetxatuz, auzoa ?Chueca berri batean? bihurtzea.
Irabazi
Araban ?benetako elebitasuna? ezartzeko konpromisoa hartu du Irabazi plataformak. Mailaz maila egitea proposatzen du, eta ez ?inposizioaren bidea erabiliz?.