Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24

Gipuzkoan gobernatzeko 'lehia', kanpainako gai nagusia

EAJk Altzan kiroldegia egiteko konpromisoa hartu du. Bilduk erabakitzeko eskubideaz hitz egin du. PSEk Zorrotzako Muturrean kontzertuak egitea proposatu du. PPk autonomentzat neurriak aurkeztu ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ

Gipuzkoa EAJren ?lehentasunen artean? kokatu du gaur Andoni Ortuzar EAJko presidenteak. ?Aldaketa? nahi duten herritarrei botoa eskatu die Errenterian egin duen ekitaldi politikoan.

?Gipuzkoako herritar gehienek aldaketa politikoa nahi ditu; gauzak hobera egiten dutela nabaritu nahi dute gipuzkoar horiek?, erantsi du.

Eneko Goia EAJren Donostiako zerrendaburuak auzoetarako dituen egitasmoen berri eman du gaur goizean, Altzan. Auzo hori, Bidebieta eta Intxaurrondo hartuko dituen barrutiaren sorrera izango da Eneko Goiaren lehentasunetako bat, bizilagunei ?benetako parte-hartzea? eta ?erabakitzeko ahalmena? emango dien tresna. Jeltzaleak Altzan kiroldegi berria egiteko konpromisoa ere hartu du.

Bestalde, Unai Rementeriak Bizkaiko ?heziketa-zentruen bikaintasuna? goraipatu eta gazteek lanpostu bat aurkitzeko duten garrantzia aldarrikatu du. Somorrostro heziketa zentroan izan da gaur goizean Rementeria.

EH BILDU

Udaletxe eta Aldundiek ?erabakitzeko eskubideari bultza egin diezaioten? lan egingo du EH Bilduk, ?arlo guztietako erabakiak hartu ahal izateko?, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak iragarri duenez.

Kanpainako ekitaldi batean, bestalde, Hasier Arraiz Sortuko presidentea Gasteizko atxiloketei buruz mintzatu da. Operazioari buruz hitz egitea ?tamalgarria? dela esan du, eta kritika gogorra  egin dio EAJri, ?beste behin estatu espainiarraren estrategia errepresiboaren morroi bihurtu delako?.

PSE-EE

Alfonso Gil alkategai sozialistak Zorrotzako Muturrerako egitasmoak azaldu ditu gaur. Sozialistak eskatu du ikuskizunak egiteko lurzorua gordetzea eta, etorkizunean, bai BBK Live eta baita Aste Nagusiko kontzertuak bertan egitea.

Igandeko hauteskundeei begira, sozialistak dira ?aldaketaren bermea?, Gilen hitzetan.

?Konplexurik gabe?, eta aberastasuna lortzeko ?berme gisa?, Gipuzkoako industriaren aldeko apustua egitea proposatu du Denis Itxaso PSE-EEko Gipuzkoako hautagaiak. Andoaingo Eko-Rec enpresan izan da gaur arratsaldean Itxaso. Adierazi duenez, aberastasuna banatzeko, ?aurretik sortu egin behar da?.

PP

Araban jarduten duten 21.000 langile autonomoei babesa eman nahi diela azaldu du Javier De Andres ahaldun nagusigai popularrak, goizeko ekitaldi politikoan.

Laneko baja hartu eta ordezko bat kontratatzen dutenerako, bereziki, % 40ko aparteko kenketa proposatu du De Andresek.  Gainera, autonomoek erakundeen fakturak 20 eguneko epean kobratzea, eta BEZ zerga hilabetero eta kosturik gabe ordaindu ahal izatea izan dira De Andresek proposatu dituen beste neurrietako batzuk.

IRABAZI

Pasaian, Irabazik bere apustu ekologikoa defendatu eta  Jaizkibelen dagoen ondare geologiko aberatsa babesteko plana aldarrikatu du. Horrez gain, ?ekonomikoki hondatuta? dagoen Pasaia eta ingurua bultzatzea eskatu du.

AHAL DUGU

Gaur goizean Gasteizko alde zaharrean suhiltzaileekin batera arlo publikoaren defentsa egin nahi zuen ekitaldia bertan behera utzi behar izan du Podemos-Ahal Duguk , Segiren inguruko polizia operaziogatik. Ahal duguren ustez ?politika zaharra? alboratu behar da behingoz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea