Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24

Javier Esparzaren hitzek hautsak harrotu dituzte Nafarroan

"Haserre" agertu da Geroa Bai, atzo Esparzak esandako hitzekin. Kanpainan "izua" sartzen ahalegintzea leporatu dio Uxue Barkosek Geroa Baiko hautagaiari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPN

Enpresa bat martxan jartzeko izapide administratibo guztiak “bateratu” egingo dituela esan du Javier Esparza UPNko hautagaiak.

Horrez gain, proiektu berri bakoitzean tutore bat izendatuko du UPNk, enpresaburu berriei izapideak betetzen laguntzeko xedearekin.

Esparza MTorres enpresan izan da gaur goizean.

GEROA BAI

Uxue Barkos Geroa Baiko hautagaiaren hitzetan, “onartezina” da UPNk kanpainan “izua” sartu izana. “Baluarten egin zuen ekitaldi politikoan, beldurra sartzen saiatu ziren UPNko ordezkariak. Ez dugu izuaren kanpaina Nafarroan sartzen utziko”, erantsi du.

Atzo, UPNk Baluarten egin zuen bere ekitaldi politiko nagusia. Bertan, Javier Esparza hautagaiak esan zuen bere alderdia “boto erabilgarri” bakarra dela, “kaosaren Gobernu bat” oztopatzeko.

Gaur, Barkosek UPNren hitzak “deitoratu eta salatu” ditu.

EH BILDU

Iruñeko saltoki txikiak “balioan jarri eta bultzatu” nahi ditu EH Bilduk, gaur Joseba Asiron zerrendaburuak adierazi duenez. “Azken urteetan zigor handiak pairatu dituzte Iruñeko denda txikiek”, erantsi du.

UPNren Gobernu ezberdinek “beste eredu” bat bultzatu izana salatu du koalizioak. Bai kanpoaldean eta baita hiriburuan ere, azalera handiko saltokien alde egin du UPNk azken urteetan, “denda txikien kalterako”,  EH Bilduren ustez.

PSN

Maria Chivite PSNko hautagaia ez da itunei buruz mintzatuko hauteskundeak izan arte. Hala ere, sozialistek “ondo” egingo dutela aurreratu du.

“Bere egunean hartu nuen konpromisoarekin lasai nago: balizko itun guztiak militante eta afiliatuekin eztabaidatuko ditugu”, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea