Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24

Gasteizko atxiloketek ika-mika piztu dute EAJ eta EH Bilduren artean

EAJk Donostia 2016 izan du hizpide. EH Bilduk Trebiñu aukeratu du gaurko ekitaldi nagusirako. PSE-EE lan erreformaz mintzatu da. PPk Arabak izan beharko lukeen nortasun propioaz hitz egin du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ

?Prest? agertu da Eneko Goia EAJren Donostiako alkategaia Donostia 2016 egitasmoaren lidergoa hartzeko. Iragarri duenez, EAJk Donostia 2016ren aldeko ?apustu garbia? egingo du.

Horretarako, egitasmoa izaten ari den ?puzzle? konplexu horren azken piezak jarri eta lidergoa hartzeko prest azaldu da. Izan ere, esan du, jeltzaleek ?Donostia kulturaren eta euskararen hiriburu? izatea nahi dute.

Bestalde, krisia gainditzea EAJren lehentasunetako bat izango dela esan du Andoni Ortuzar jeltzaleen presidenteak, ?herri aske batek bakarrik erabaki dezakeelako bere etorkizuna askatasunean?. Bestalde, euskal gazteek ?alderdi abertzaleen alde? egiten dutela adierazi du Ortuzarrek, ?eta ez beste esperimentu batzuen alde?.

Bilbok "Estatuko hiririk seguruena" izaten jarraituko du, Azkuna eta Areso alkateen agintaldietan gertatu den bezala, gaur Juan Mari Aburto EAJko Bilboko alkategaiak adierazi duenez.

Arratsaldean, Laudion egin du EAJk bere ekitaldi nagusia. ?Tentsio eta liskarren? aurrean, elkarbizitza defendatu du Iñigo Urkulluk. Horregatik, ?liskarretan oinarritako politikak? jorratzen dituzten alderdiei babesa ez emateko eskatu die lehendakariak herritarrei. ?Iraganeko praktikak dira horiek?, erantsi du. Andoni Ortuzarrek, bestalde, EH Bildu eta PP ?txanpon bakar bateko bi aurpegiak? direla azpimarratu du. ?Ez dute ez akordioetarako ez etorkizunaz hitz egiteko balio?, esan du.

EH BILDU

Gasteizko atzoko atxiloketen harira, ?Espainiar Estatuko estrategia inolako konplexurik gabe? aplikatu izana leporatu dio Hasier Arraiz Sortuko presidenteak EAJri. Hortaz, Euskal Herriko gazteei mezu bat igorri die Arraizek:  ?inposizio, errepresio eta politika zaharrei desobedientziaren bidez erantzuten jarraitu?.

Bestalde, EH Bilduk uste du Trebiñuko konponbidea ez dela Madrildik etorriko eta ?unea dela? konderria Araban integratzeko ekiten hasteko.

Horregatik, ?konfrontazio demokratikoa? bilatuko du Bilduk eta, lehen indarra baldin bada, Arabako zortzigarren kuadrilla izango balitz moduan tratatuko du Trebiñu.

Fracking-ari buruz, Bilduk uste du EAJ gizartea ?nahastu nahian? dabilela bideragarriak ez diren proposamenekin.

PSE-EE

Cristina Gonzalez eta Peio Lopez de Munain Arabako hautagai sozialistak eta  Mari Luz Rodriguez PSOEko Enplegurako idazkaria , langile eta sindikatuetako ordezkariekin bildu dira gaur .

Alderdi Popularraren lan erreformak ?enpleguaren prekarietatea, soldaten beherakada eta behin-behinekotasuna? ekarri duela adierazi dute sozialistek.

Lan erreforma bertan behera utzi eta langileen estatutu berria egitea proposatu du PSE-EEk gaurko ekitaldi horretan.

Cristina Gonzalez ahaldun nagusigaiak Arabako PP kritikatu du,  lan publikorako eskaintza egin baitu orain. PP ?oposiziora? eta Javier de Andres ?etxera? bidali behar direla esan du.

PP

Bilbon izan da gaur arratsaldean Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordea. Bertan, PP beste alderdiengandik bereizten duena ?terrorismoaren edota krisiaren aurrean beldurrik ez izatea? dela esan du.

Saenz de Santamariarekin batera Arantza Quiroga EAEko PPko presidentea eta Luis Eguiluz eta Javier Ruiz Bilbo eta Bizkaiko hautagaiak izan dira.

Donostiako ?Talent house?-en, unibertsitario gazteen kezkak eta proposamenak entzun ditu Miren Albistur alkategai popularrak. Gazteei dagokienez, Bilduko udalak Kontxako barandetatik harago ez duela ikusi salatu du Albisturrek, eta jeltzaleek ?hitz hutsak dituztela?.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusi eta PPko zerrendaburuaren helburu nagusia ?Arabako nortasunari eustea? izango da. Euskadi eta Espainiaren arteko estatus berria aldarrikatzen den honetan, De Andresek ere ?estatus ezberdin bat? eskatu du Arabarentzat. ?Arabatik kanpo dauden gehiengo politikoen menpe ez egoten utziko gaituen estatus bat nahi dugu?, esan du.

Horrez gain, arabarrek pairatutako ?bazterketa linguistikoa? ere salatu du De Andresek. ?Arabar asko Administraziotik kanpo utzi dituzte?, gaineratu du.

Bestalde, Gasteizen EH Bilduko alkatea egongo balitz, ?atzo ikuskizuna egin zuten Segiko gazteak hartuko lituzke Udalean?, Javier Maroto alkate eta PPko hautagaiaren hitzetan.

AHAL DUGU

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak Ahal Duguren aurka egindako adierazpenei garrantzia kendu die gaur Roberto Uriarte Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiak. ?Egiten dugunarekin pozik egongo bazen kezkatu egingo nintzateke?, erantsi du.

?Logikoena dezepzionatua egotea da. Alderdi guztiak dezepzionatzen dira besteek egiten dutenarekin. Kanpaina bateko dinamikaren barruan sartzen da hori, beste guztia antzezpena litzateke?, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea