Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24: Emaitzak

Iglesias: 'Ez gara sozialistak buru dituzten gobernuetan sartuko'

Prest daude PSOEren inbestidurak babesteko, baina ez dira sozialisten balizko gobernuetan sartuko, Pablo Iglesias Podemos alderdiko buruak ostegun honetan adierazi duenez.

Pablo Iglesias
Pablo Iglesias
Pablo Iglesias

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos prest dago PSOEren inbestidurak babesteko, baina ez dira sozialisten balizko gobernuetan sartuko. Hala iragarri du Pablo Iglesias alderdiko buruak, prentsaurrekoan. Agerraldi horretan, maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak baloratu ditu Iglesiasek.

Iglesiasek onartu du PSOEren eta Podemosen arteko hartu-emanean "aro berria" zabal litekeela ondorengo asteetan. Podemoseko buruak uste du Pedro Sanchezen alderdiaren "zenbait keinuk" jarrera aldaketa erakusten dutela. Emiliano Garcia Page buruzagi sozialistaren azken adierazpenek, Podemosen programa "onargarria" izan daitekeela esanez,  PSOEren baitan aldaketa izan dela erakusten dute Iglesiasen iritzian; Gaztela Mantxan, Extremaduran edota Asturiasen gobernatzeko babesa beharko dute sozialistek.

Sozialisten egungo jarrerarekin hitz egitea posible dela esan du Podemoseko buruak. Azken egunotan izan dituzten elkarrizketetan PSOEn jarrera aldaketa nabarmena atzeman dutela gaineratu du. "Agerikoa da baietz, Pedro Sanchezek deitu egiten dit, lehen ez bezala", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak PSOE Espainia argazkiak Unidas Podemoseko buru ohia Podemos Udal eta foru hauteskundeak 2023 Udal eta Foru hauteskundeak 2015